Graça Maria da Fonseca Caetano Gonçalves (Lisboa, 1971ko abuztuaren 13a) portugaldar soziologo eta politikaria da. Portugalgo Kultura ministroa izan zen XXI. Gobernu Konstituzionalean (2018tik 2019ra) eta XXII. Gobernu Konstituzionalean (2019tik 2022ra)[1].

Graça Fonseca

23. Minister of Culture (en) Itzuli

2019ko urriaren 26a - 2022ko martxoaren 30a
Luís Filipe Castro Mendes (en) Itzuli - Pedro Adão e Silva (en) Itzuli

Errepublikako Biltzarreko kidea

2015eko urriaren 23a - 2015eko azaroaren 27a
Barrutia: Lisboa
Hautetsia: 2015 Portuguese legislative election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaLisboa1971ko abuztuaren 13a (52 urte)
Herrialdea Portugal
Lehen hizkuntzaportugesa
Hezkuntza
HeziketaLisboako Unibertsitatea Zuzenbidean lizentziatua
Coimbrako Unibertsitatea master
ISCTE – Lisbon University Institute (en) Itzuli doktoretza
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta soziologoa
Enplegatzailea(k)Ministry of Culture (en) Itzuli  (2018ko urriaren 15a -
KidetzaXXI Constitutional Government of Portugal (en) Itzuli
XXII Constitutional Government of Portugal (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Sozialista

Twitter: gracafonseca Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Lisboan jaio zen 1971n. Zuzenbidean graduatu zen Lisboako Unibertsitatean, gero masterra egin zuen Coimbrako Unibertsitatean eta soziologiako doktoretza lortu zuen ISCTE - Lisboako Unibertsitate Institutuan[1].

1996 eta 2000 artean, Coimbrako Unibertsitateko Ekonomia Fakultateko Gizarte Ikasketen Zentroko ikertzailea izan zen, eta 2000 eta 2002 artean, Justizia Ministerioko Legegintza eta Plangintzako Bulegoko zuzendariordea[1].

Portugalgo Alderdi Sozialistako kidea, 2009tik 2015era Lisboako Udaleko zinegotzia izan zen[1].

2018ko urriaren 14an António Costa lehen ministroak Kultura ministro izendatu zuen. 2018ko azaroan, Évorako Museoa "Sadotik hegoaldeko lehen museo nazional" bihurtuko zela iragarri zuen[2].

Bizitza pertsonala aldatu

2017ko abuztuaren 22an, bere homosexualitatea publikoki adierazi zuen Diário de Notícias aldizkariari egindako elkarrizketa batean[3]. Lehen aldia zen Portugalen karguan zegoen politikari batek bere homosexualitatea aitortzen zuela[4].

Kritika aldatu

2020ko uztailean, kazetari batek COVID-19 pandemiaren ondorioz kultura-langileek jasaten zuten presioari buruz galdetuta, drink anglizismoa erabili zuen erantzunean, eta zenbait kritikarik hori sentikortzat jo zuten[5][6][7][8].

Sariak aldatu

  • 2017: ILGA Portugal erakundearen Ortzadar Saria[9]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d (Portugesez) «Graça Fonseca» Governo de Portugal (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
  2. (Portugesez) Serrano, Augusta. «Museu de Évora vai “tornando-se no primeiro Museu Nacional a Sul do Sado”, anuncia Graça Fonseca» Rádio Campanário 2018-11-06 (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
  3. (Portugesez) «Secretária de Estado assume homossexualidade com declaração política» Expresso 2017-08-22 (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
  4. (Portugesez) «Graça Fonseca, a primeira política portuguesa que assume a homossexualidade» PTJournal 2017-08-22 (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
  5. (Portugesez) «"Vamos beber o drink de fim de tarde". A resposta da ministra aos problemas na Cultura» Sic Notícias 2020-07-28 (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
  6. (Portugesez) Tavares, João Miguel. «Um drink de fim de tarde» Público 2020-08-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
  7. (Portugesez) Sociro, José. O drink de fim de tarde. (argitaratze data: 2020-08-01) (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
  8. (Portugesez) Cachão, Fernanda. «Um drink de fim de tarde» CM Jornal 2020-07-31 (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
  9. (Portugesez) «Prémios 2017» ILGA (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).

Kanpo estekak aldatu