Grön eld (euskaraz: «su berde») beiraki berdearen eskultura da. Vicke Lindstrand artista suediarraren lana da. Järnvägstorgeteko Umeå hirian dago, bertako Geltoki nagusiaren aurrean. Hiriko eskultura ospetsuena da. 1970ean altxatua, orduko beirazko munduko eskultura handiena zen.[1]

Grön eld
Jatorria
Sortzailea(k)Vicke Lindstrand (en) Itzuli
Sorrera-urtea1970
Ezaugarriak
Materiala(k)beira
Genero artistikoaarte publikoa
Kokapena
LekuaRådhustorget (en) Itzuli
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaVästerbottengo konderria
Suediako udalerriaUmeå udalerria
Koordenatuak63°50′N 20°16′E / 63.83°N 20.27°E / 63.83; 20.27
Map
JabeaUmeå udalerria
visitumea.se…

Historia aldatu

HSB enpresako burua zen Sven Wallanderek lana enkargatu zuen Norrköpingen dagoen Prisma ikusi ondoren. Eskulturaren prezioan HSBk ordaindu zuen eta hiria instalazioa. Egun, eskultura, Umeå udaletxearena da.

Deskribapena aldatu

Grön eldek beirazko hiru zutabe ditu, elkarrekin kiribilduak. Igotzen diren heinean meharragoak dira. Zutabe horiek egiteko bederatzi mm.ko lodierako beirazko hiru mila xafla erabili ziren. Xaflak haien artean heltzeko itsasgarri berezi bat erabiliz zen, epoxi, ingurumenaren aldaketak ondo eusteko. Eskulturak bederatzi metro ditu, 45 tonako pisua. Zutoin baten gainean jarrita dago.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu