Goya gasolindegia
Goya Gasteizen dagoen eraikin industriala da, gasolindegia hain zuzen ere. José Luis López de Uralde arkitektoak diseinatu zuen 1935ean.
Goya gasolindegia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′41″N 2°40′37″W / 42.84476°N 2.67693°W |
Arkitektura | |
Arkitektoa | José Luis Lopez de Uralde Francisco Alonso Martos |
1994ko azaroaren 22an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Deskribapena aldatu
Gasteizko Cadena Eleta kalean kokatutako eraikin isolatua da, Katedral Berriaren lorategien alboan. Eraikuntza arrazionalista da eta desarroilo horizontal handia du. Bere bi solairuak honela bereizten dira: behekoa irekia da, zutabeetan apeatuta, hormigoiz egindako sarrerako markesina handi bat duela. Goiko solairua itxia da eta metalezko mihiztadurak lotutako beirateak ditu. Eraikinaren perimetro osoa hartzen duen kalostraz errematatzen da eraikuntza hori.
Erreferentziak aldatu
- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
Kanpo estekak aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |