Gorozika-Elexalde
Gorozikako elizateko herrigunea, Muxikako auzoa
Elexalde edo Gorozika-Elexalde Muxika herriko auzoa da. Muxikak hiru herriren arteko batura egin aurretik (1966), Gorozikako elizatearen herrigunea zen, udaletxea bertan zegoelarik. Ibarruriko herriguneak ere Elexalde izena duelarik, Gorozika-Elexalde eta Ibarruri-Elexalde formak hobesten ditu Euskaltzaindiaren EODAk[1].
Gorozika-Elexalde | |
---|---|
gune populatua | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Bizkaiko eskualdea | Busturialdea |
Udalerria | Muxika |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′25″N 2°42′13″W / 43.256944°N 2.703611°W |
Demografia |
Deskribapena aldatu
Toki aldapatsu batean lautadatxo bat dago, eta han kokatzen de Elexalde. Frontoia, udaletxe zaharra, eskola zaharra, Andra Mari eliza atari ikusgarriarekin eta kontsultategi bat du herriguneak, zenbait baserriz gain[2].
Gune honetatik oso gertu daude Gorozikako beste auzo batzuk: Agirre, Asua eta Urrialdea.
Iruditegia aldatu
-
Aurrekoetxe baserrian, Gernikako piperrak.
-
Udaletxe zaharra, kontsultategia 21. mendean.
-
Andra Mari eliza, 20. mendearen hasieran.
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Muxika - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
- ↑ Enbeita, Onintza; Fernandez, Luistxo. «Hiru elizate Muxikakoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).