Gorka Dorronsoro Beltrán de Guevara (Caracas, 1939ko abuztuaren 20a-Ibidem, 2017ko apirilaren 17a), euskal jatorrizko venezuelar arkitekto, irakasle eta argazkilari ospetsua izan zen. Bere 53 urteko ibilbide profesionalean mota askotako eraikinak egin zituen: eskolak, etxebizitzak, txaletak, multzo urbanistikoak... Bere ibilbidea nazioartean ere ezaguna izan zen.[1]

Gorka Dorronsoro
Bizitza
Jaiotza1939
Herrialdea Venezuela
Heriotza2017 (77/78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, argazkilaria eta unibertsitateko irakaslea

Biografia aldatu

Caracasen jaio zen, Isidoro Dorronsoro eta Carmen Beltrán de Guevararen semea, eta bost ahizpa zituen: Agurtzane, Carmele, Josune, Itziar eta Amaya. Txikitatik sentitu zuen argazkigintzarekiko eta arkitekturarekiko jakin-mina. Ikasketak lehen urteetan tarteka Venezuelan eta Espainian egin zituen. 1958tik 1963ra Venezuelako Unibertsitate Zentralean arkitektura ikasi zuen. Arkitektura-ikasketak amaitzen dituen urte berean, "Los Transeúntes" argazki-seriearekin argazkilari gisa bere ibilbideari hasiera ofiziala eman zion, eta hortik sortu ziren munduko aniztasun sozialari buruzko bere lehen lanak, bere kamerarekin ikusten zituenak. Argazkigintza teknika eta hizkuntza gisa aztertzen hasi zen.

1963 eta 1974 artean, oraindik graduatu berria zela, Carlos Raúl Villanueva arkitektoaren kolaboratzaile hurbila izan zen, esaterako Caracasko Unibertsitate Hiriaren proiektuetan. Hauek dira egin zituen lanetako batzuk: Ekonomia Fakultatea, Zientzia Fakultatea, Zientzien Oinarrizko Zikloa, Industria Ingeniaritza, Osasun Ingeniaritza eta Itsas Biologia. 1994tik 1998ra bitartean, UCVren Plan Gidaria diseinatu zuen, ezinbesteko UNESCOk UCV Gizateriaren Ondare izendatzeko. 2006an, 2006-2008 Arkitekturako Sari Nazionala jaso zuen, bere obra guztien ibilbideagatik.[2]

Argazkigintzaren arloan, nahiz eta autodidakta izan, bere karrera ez zen inoiz gelditu; bere argazkilari ibilbidea, 1970eko amaieran hasitako koloretan, enblematikotzat jotzen da.[3] Horren adibide bi liburu aipa daitezke: Caracas (1988), José Ignacio Cabrujasen testuekin, eta El Zulia (1991), Jose Manuel Briceño Guerreroren testuekin. Argazkilari gisa, gaur egun Museo Nazionalen Fundazioak bere 380 argazki ditu.

Arkitektura eta argazkilariren jarduerarekin batera, estatuko eta nazioarteko unibertsitateetan irakasle eta hizlari izan zen: Halaber, argazkigintzako tailerrak eman zituen. Rosario Salazar emaztearekin eta bere hiru alabekin batera elkarte bat osatu zuten beren obraren babesa bermatzeko.

Arkitektura lan ezagunenak aldatu

Argazkilaritza erakusketak aldatu

  • Los Transeúntes
  • Aproximación al Desnudo, Venezuelako Arte Ederren Museoa, 1975
  • Sueños de Éxito, Venezuelako Arte Ederren Museoa, 1976
  • Hecho en Venezuela, Venezuelako Arte Garaikidearen Museoa, 1977
  • Arlesko argazkilaritzaren hamargarren topaketa, Frantzia 1979
  • Visiones, Venezuelako Arte Ederren Museoa, 1984
  • El Riesgo, Caracasko Ateneoa, 1984
  • Los Signos Habitables,mundu osoko museoetan , 1986
  • Venezuela 40 años de fotografía artística, Venezuelako Arte Garaikidearen Museoa, Sao Pauloko Unibertsitatea, Brasil. 1985
  • Los 80. Panorama de las Artes Visuales en Venezuela. Arte Nazionalaren Galeria, 1990.
  • Margenes Luminosos, Venezuelako Arte Ederren Museoa, 1991.
  • La Desnudez del Papel, Venezuelako Arte Ederren Museoa, 1994.
  • Caracas Retratada, Jacobo Borges museoa, 1996, Caracas.
  • Colección Obras sobre Papel, Venezuelako Arte Ederren Museoa, 1996.
  • Atmosferas Urbanas, Espacios Unión, Caracas 1996.
  • El Hecho Fotografico en Venezuela Arte Nazionalaren Galeria, 1997.
  • La piel en la arquitectura, Caracasko Ateneoa, 1999.
  • Fotografía, un vínculo entre la Unión Europea y Venezuela, La Estancia Arte Zentroa, 2000.
  • Utopolis. La ciudad 2001, Arte Nazionalaren Galeria, 2001.
  • Sueño en el Metro, Venezuelako Arte Garaikidearen Museoa, 2002
  • La niñez, Arte Nazionalaren Galeria, Caracas, 2008.
  • La Ruta Admirable, Arte Nazionalaren Galeria, Caracas, 2012

Liburuak aldatu

  • Caracas (1988), José Ignacio Cabrujasen testuekin. Diseinua: Álvaro Sotillo. Edizioa: Carsten Todtmann.
  • El Zulia (1991), Jose Manuel Briceño Guerreroren testuekin.

Bibliografia aldatu

  • Marian Vaisman eta Silvia Arango: Gorka Dorronsoro, una obra en proceso. Estudio monográfico. Editado por la Bogotáko Unibertsitatea eta Escala argitaletxea. Bogota, Kolonbia, 1993.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu