Street View Google Maps-en zerbitzu berri bat da. Bertan, erabiltzaileak hiria kalez-kale ikusi ahal izango du, 360º irudi birtual batzuen bitartez. Horrela erabiltzailea hor bertan dagoela sentipena edukiko du.

Aplikazio hau momentuz Estatu Batuetako 5 hiritan bakarrik dago erabilgarria: Miami, Denver, San Frantzisko, New York eta Las Vegas. Badirudi aukera hau ez dela erabiliko bakarrik hirietan baizik eta baita ere ikusi ahal izango dira leku garrantzitsuenetako 360º bistak.

Honela ikusi daiteken kale guztiak itzal urdin batez marrazturik daude eta panpintxo bat bertan kokatuz bertako bista erreala ikusten da. Behin bista agertzen denean (pantaila osoan ikus daiteke) erabiltzailea nabigatzeko aukera izango du eta hiria kalez-kale ibiliko da errealismo totalean.

360º irudiak hartzen dituen enpresaren izena Immersive Media da eta badirudi urte batzuk daramala honelako lanak egiten. Bere Web gunean mapa bat dago 360º irudiak dauzkaten hiriak bilduz, oraindik soilik Estatu Batuetan zabaldua. Googlelek zerbitzu honek mundu guztira zabalduko dela garbi uzten du.

Euskal Herrian aldatu

2009ko azaroaren 10ean Googlek Euskal Herriko hainbat udalerriren kaleetako irudiak argitaratu zituen.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu