Gonzalo Jiménez de Quesada

Gonzalo Jiménez de Quesada (Kordoba, 1495Mariquita, Kolonbia, 1579ko otsailaren 16a) espainiar konkistatzailea izan zen. Pedro Fernández de Lugoren agindupean joan zen Santa Martara 1535ean, justizia-buruzagi kargua eskuratuta. 1536an, Rio Grande (Magdalena ibaia) esploratzera joan zen, ausardia handiz zeharkatu zituen mendiak, eta tinko jarraitu zuen espedizioko talde handi bat galdu zuela jakinda ere. Chibcha leinuen lurraldeak hartu zituen, eta beste bi espediziorekin topo egin zuen: El Doradora zihoanarekin, batetik, eta Federmann esploradorearen espedizioarekin, bestetik. Bogota hiria sortu zuen, eta Nueva Granada izena eman zion konkistatutako lurraldeari. 1549. urtea arte ez zuen lortu lurralde hartako gobernari izatea. El Doradoren bila egin zuen beste bidaia bat, baina ez zuen emaitza onik lortu. Historiari buruzko lan interesgarriak idatzi zituen; besteak beste, Compendio Historial, Relación de la Conquista y de los Ratos de Suesca. [1]

Gonzalo Jiménez de Quesada

Bizitza
JaiotzaGranada, 1509
Herrialdea Espainia
HeriotzaMariquita, Tolima (en) Itzuli1579ko otsailaren 16a (69/70 urte)
Hobiratze lekuaKolonbiako Katedral Primatua
Familia
AitaLuis Ximenez de Quesada, ezezaguna
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
HizkuntzakGaztelania Espainiatik
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, militarra, konkistatzailea eta historialaria
Enplegatzailea(k)Espainia
Graduateniente jeneral
Artikulu hau Espainiako militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Quesada».

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gonzalo Jiménez de Quesada  


  Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


  1. Atlas de los exploradores españoles. GeoPlaneta 2009 ISBN 9788408086833. PMC 556943554. (Noiz kontsultatua: 2018-12-01).