Gong Lijiao

atleta txinatarra

Gong Lijiao (txinera sinplifikatuz: 巩立姣, Luquan, 1989ko urtarrilaren 24a), txinatar pisu jaurtitzailea da, Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu duena.

Gong Lijiao

Bizitza
JaiotzaLuquan1989ko urtarrilaren 24a (35 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Science and Technology Beijing (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak Pisu jaurtiketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua85 kilogramo
Altuera174 zentimetro
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txinako Alderdi Komunista

IAAF: 14266426 Olympic.org: lijiao-gong Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Nazioarteko debuta 2007ko Munduko txapelketan egin zuen eta Pekingo 2008ko Olinpiar Jokoetan bosgarren egin zuen. Dena dela aurretik gelditutako bi jaurtitzaile deskalifikatu egin zituzten doping kontuengatik eta brontzezko domina jaso zuen. 2009an Munduko txapelduna eta Asiako txapelduna izan zen.

Londresko 2012ko Olinpiar Jokoetan laugarrena izan zen baina berriz ere deskalifikazio bat medio brontzezko domina eskuratu zuen. Auziak aurrera jarraitu zuen eta 2016an bigarren egina zuen jaurtitzailea deskalifikatu zuten eta brontzezko domina hori zilarrezkoa bihurtu zen[1].

2017an eta 2019an Munduko txapelduna izan zen eta Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu du[2].

Palmaresa aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
  Pekin 2008   Pisu jaurtiketa
  Londres 2012   Pisu jaurtiketa
  Tokio 2020   Pisu jaurtiketa
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
  Berlin 2009   Pisu jaurtiketa
  Londres 2017   Pisu jaurtiketa
  Doha 2019   Pisu jaurtiketa

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «IOC sanctions Evgeniia Kolodko for failing anti-doping test at London 2012» International Olympic Committee 2021-07-14 (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  2. (Ingelesez) «People's Republic of China's GONG Lijiao wins gold in women's shot put» Tokyo 2020 (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).

Kanpo estekak aldatu