Goncourt anaiak Edmond de Goncourt (Nancy, Frantzia, 1822 - Champrosay, 1896) eta Jules Goncourt (Paris, Frantzia, 18301870) idazleak izan ziren, batera lan egin zutenak.

Edmond (ezkerrean) eta Jules Goncourt (Félix Nadarren argazkia).

Biografia aldatu

Bildumazale amorratuak ziren biak, eta XVIII. mendea aztertu zuten (L´Art du XVIIIe siècle, 1859-1875). XVIII. mendeko pintura japoniarra eman zuten ezagutzera (Outamaro, 1891). Iragana dokumentuetan oinarrituz kontatu zuten, eta oraina ere gisa berean kontatzen saiatu ziren: Sœur Philomène (1861), erietxeetako bizitzaz; René Mauperin (1864) burgesia gazteaz; Germinie Lacerteux (1865) neskame histeriko baten balentriez.

Eleberri naturalistaren teorialariak izan ziren. Goncourt anaien lanik garrantzitsuena Journal izeneko liburu saila da. Bertan, XIX. mendeko literatura kronika berezia egiten da, bederatzi liburukitan. Julesek lehen hiruretan parte hartu eta gero hil baitzen, Edmond anaiak jarraitu zuen argitaratze-lanetan. Harenak dira, besteak beste: La Fille Élisa (1877), La Faustin (1882) eta Chérie (1884). Goncourt Akademia delakoaren kideak izendatu zituen Edmondek, frantsesezko urteko fikziozko prosa libururik onena hautatzeko (Goncourt saria).

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu