Goilora (Epilobium hirsutum) Onagraceae landare familiaren landare belarkara bizikor eta loreduna da.

Goilora
Goiloraren loreak ekainean
Irudi gehiago
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMyrtales
FamiliaOnagraceae
GeneroaEpilobium
Espeziea Epilobium hirsutum
Goiloraren loreak hurbiletik

Askotan koloniatan bizi den eta 2 metro garai izan daitekeen landare bizikorra da. Adarkatzen diren ilez hornitutako zurtoin sendoak ditu. Bere hosto iletsuak 2-12 cm luze eta 0.5-3.5 cm zabal izaten dira, erdialdean muturretan baino zabalagoak, horzdunak eta hosto-txortenik gabekoak. Kandu luzeren muturretan sortzen eta nahiko handiak diren loreek lau petalo arrosa dituzte, normalean 10-16 mm luze. Loreen estigmek lau lobulu zuri dituzte. Haien sepaloak orlegiak dira.


Eskandinavian eta Eskoziaren ipar-sartaldean agertzen ez bada ere, izatez, ia Europa osokoa, Afrikaren iparraldekoa eta Asiaren toki batzuetakoa da, baina Iparramerikan eta Australian ere badago sartuta.

Normalean zuhaitzez guztiz estalita ez dauden toki heze edo bustitan hazten da, itsasotik 2.500 metroko garaiera duten lekutara arte. Leku zingiratsu eta ibaien eta erreken bazterretan agertu ohi da.

Ekainetik iraila arte loratzen da, gehien bat uztailean eta abuztuan, eta normalean erleek lorautsestatzen dituzte loreak. Intsektu batzuk, Deilephila elpenor espeziekoak barne, bere hostoekin elikatzen dira.

Goiloraren fruituak
Goilora (Epilobium hirsutum)
Berangon (Bizkaian) 2011ko ekainean


Kanpo estekak aldatu