Goienetxe jauregia (Irurita)

Artikulu hau Baztango Irurita herrian dagoen jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Goienetxe jauregia».

Goienetxe jauregia, Goienetxe Dukeen jauregia, Indakoetxea edo Iriarteko Gastonen dorretxea Iruritako jauregia da, Nafarroa Garaiko Baztan udalerrian dagoena. Herrigunean dago, plaza nagusiaren albotik igarotzen den errepidearen albo batean. Indakoetxea edo Bidexkaren Etxea, antzinako izena etxea zegoen tokiaren ondorioa izan zen, Iruñeara joateko Errege Bidearen ondoan.

Goienetxe jauregia
Goienetxe jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaBaztanaldea
Koordenatuak43°07′51″N 1°32′50″W / 43.13092°N 1.54731°W / 43.13092; -1.54731
Map
Arkitektura

Historia aldatu

Eraikina XV. mendearen amaieran altxatu zen. Egiteko Baztango harlandua erabili zen eta estiloan garaiko Pirinioetako etxeen estetika jarraitu zen. Jauregiak lau solairu eta ganbara ditu, beraz, garapen bertikala erakusten du. Eraikina bi zaharberritze garrantzitsuak ezagutu zituen: lehenengoa, sute handi baten ondorioz, XVIII. mendearen bukaeran; bigarrena XX. mendeko 70. hamarkadan, etxea garaiko beharretara egokitzeko. Aldaketak barrualdean egin ziren, kanpotik berdin mantentzeko.

Eraikina aldatu

Barrokoa da. Bi dorre ditu, eta aitzinaldean arranoa eta bi armarri blasonatu.

Kanpo estekak aldatu