Goiena Komunikazio Taldea

Euskarazko komunikabidea
Goiena Komunikazio Zerbitzuak» orritik birbideratua)

Goiena Komunikazio Taldea 2000. urtean Debagoienean (Gipuzkoa) sortutako euskarazko hedabide taldea da. Enpresa honek sortu zuten Debagoieneko euskara elkarteek ibarreko euskarazko komunikabideak indartu eta garatzeko asmoarekin. Elkarteek kooperatiba bat bultzatu zuten bertan eskualdeko udalak eta Goienako langileak integratzeko asmotan.

Goiena Komunikazio Taldea
Datuak
MotaMedia cooperative (en) Itzuli eta komunikabidea
Jarduera sektoreaIkus-entzunezko komunikazioa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Ekoizpena
Historia
Sorrera2000
Jasotako sariak
webgune ofiziala

Urte hauetan guztietan, paperean garapen handia erdietsi du, bere produktuak astean bi egunez kaleratuz (Goiena eta Puntua). Telebistan (Goiena Telebista) eskualde osora zabaldu da eta seinalea, Lurreko Telebista Digitalaren bidez eta zuntz optikoz Debagoieneko barrutian ez ezik, Euskal Autonomia Erkidego osoan hedatzen delarik. Interneten Goiena.eus eskualdeko ataria sareratu du. Horretaz gain, Arrasateko Udalarena den Arrasate Irratia ere kudeatzen du Goienak.

Zerbitzuak aldatu

Zuzendaritza[2] aldatu

Multimedia taldea da GOIENA eta bertako kazetariek edozein hedabidetarako lantzen dituzte albisteak. 2005eko aurrekontua bi milioi eurotakoa da.

Presidentea: Monika Belastegi

Zuzendari nagusia: Iban Arantzabal

Gizarte baliabideak-Administrazioa: Agurtzane Gaintzarain

Eduki zuzendaria: Eneko Azkarate

Telebistako zuzendaria: Oihane Agirre

Komertzial saileko zuzendaria: Mireia Larrañaga.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu