Goffredo Petrassi

musikagile italiarra

Goffredo Petrassi (Zagarolo, 1904ko uztailaren 16a - Erroma, 2003ko martxoaren 3a) italiar musikagilea izan zen.

Goffredo Petrassi

Bizitza
JaiotzaZagarolo1904ko uztailaren 16a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1904ko uztailaren 16a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2003ko martxoaren 3a)
BizilekuaErroma
HeriotzaErroma2003ko martxoaren 3a (98 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Rosetta Acerbi (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaAccademia Nazionale di Santa Cecilia (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Fernando Germani
Alessandro Bustini (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
InfluentziakPaul Hindemith eta Gian Francesco Malipiero
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Royal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) Itzuli
Bavariako Arte Ederren Akademka
National Academy of Fine Arts (Argentina) (en) Itzuli
Genero artistikoaopera
Musika instrumentuaorganoa

IMDB: nm0677798 Musicbrainz: be0525e6-bf79-4a77-9ef3-0273ec2cc29e Discogs: 776673 Allmusic: mn0001694161 Find a Grave: 7364462 Edit the value on Wikidata

XX. mendeko italiar musikagile nagusietako bat izan zen. Musika-ikasketak bukatu ondoren, Erromako Santa Zezilia Akademiako konposizio-irakaslea izan zen hogei urtez. 1956an, Tanglewood-eko Berkshire Music Center-eko konposizio-irakaslea izan zen, eta kontzertu ugari eman zituen zuzendari gisa. Petrassik estilo asko landu zituen. Lehen lanetan Casella eta Hindemith-en eragina zuen; geroago, Stravinski eta Schoenberg-ena. Petrassiren lan aipagarriak dira: Orlandoren eromena (1934); Don Kixoteren erretratua (1945); Heriotza airean (1950); Gau iluna (1951); Serenata (1960); Beatitudides (1968); Octeto de Ottoni (1968); Souffle (1969); Elogio per un ombra (1971); Ala (1972); eta Orationes Christi (1975). Azken lanetan dodekafonia erabili zuen, eta orkestrarako idatzi zituen concerti askotan berriz atonalitatea. Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkarteko lehendakari izan zen zenbaitetan.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Goffredo Petrassi