Gmina (ahoskera: [ˈɡmʲĩna] ) Poloniako lurralde banaketaren unitaterik txikiena da. 2010eko otsailean 2479 gmina zenbatu ziren. Hitz hau alemanezko gemeinde hitzetik dator, "komuna" edo "udalerria" esan nahi duena.

1972tik, ordurarte banaketa administratiborik txikiena zen gromada ordezkatu zuenean Poloniako banaketa administratiboaren oinarrizko unitatea izan da. Hiru gmina mota daude:

  • Hiri gmina (gmina miejska): hiri edo herri bakar batez osatua dagoena.
  • Hiri-landa gmina mistoa (gmina miejsko-wiejska): herri bat eta bere inguruko landa
  • Landa gmina (gmina wiejska): herri edo herrixka txikiak eta nagusiki landa.

Zenbait landa gminek euren egoitza euren lurraldetik kanpoko herri batean dute. Esate baterako, Augustów landa gmina Augustów herriak administratzen du, hau, era berean, bere kabuz, hiri gmina bat delarik.

Poloniako gminak aldatu

Gminak voivodiako
Voivodia Hiri gminak Gmina mistoak Landa gminak Gminak guztira Gminatik kanpoko egoitzarekin
Silesia Behereko voivodia 36 55 78 169 14
Kujabia eta Pomerania 17 35 92 144 13
Lublingo voivodia 20 22 171 213 17
Lubusz 9 33 41 83 5
Łódźko voivodia 18 25 134 177 15
Polonia Txikia 15 43 124 182 9
Mazovia 35 50 229 314 15
Opoleko voivodia 3 32 36 71 0
Voivodia Azpikarpatiko 16 31 113 160 12
Podlasia 13 24 81 18 12
Pomerania 25 17 81 123 13
Silesia 49 22 96 167 0
Gurutze Santuko voivodia 5 26 71 102 1
Varmia eta Masuria 16 33 67 16 15
Polonia Handia 19 90 117 226 11
Mendebaldeko Pomerania 11 52 51 114 8
Polonia 307 588 1 584 2 479 160

Lurralde banaketa administratiboentzako eslabiar izenak aldatu

Kanpo estekak aldatu