Gloria Gervitz (Mexiko Hiria, 1943ko martxoaren 29a-2022ko apirilaren 19a) olerkari eta itzultzaile mexikarra. Jatorriz Ukrainatik Mexikora joandako familia judukoa zen.[1]

Gloria Gervitz

Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria1943ko martxoaren 29a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria2022ko apirilaren 19a (79 urte)
Hezkuntza
HeziketaIbero-American University (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Biografia aldatu

Mexiko Hirian jaio zen 1943ko martxoaren 29an. Aitaren familia Mexikora iritsi zen Ukrainatik, 1929an, aitak 9 urte zituela. Iberoamerikako Unibertsitatean ikasi zuen, Mexikon. Artearen Historia ikasi zuen. Estatu Batuetan bizi zen.

Obra aldatu

1976an, 26 urte zituenean, poema organiko bati idazteari ekin zion: Migraciones. Poemaren lehen bertsioa 1979an agertu zen eta bizi osoan osatzen jarraitu zuen. Liburuaren zazpi bertsio agertu ziren. Olerki luze horretan Yiddishez idatzitako esaldiak eta hitzak agertzen dira. Lan osoa antzeko proiektu handiekin konparatua izan da, esaterako Jorge Guillének idatzi zuen Cántico edota Ezra Poundek egin zuen The Cantos proposamenarekin. Poemaren zatiak 18 hizkuntzera itzuli egin da.

  • 1979 - Shajarit
  • 1987 - Yizkor
  • 1986 - Fragmento de ventana
  • 1991 - Migraciones (Shajarit eta Yizkor, gehi Leteo izenburuko hirugarren atala)
  • 1993 - Migraciones (gehi Pythia izenburuko laugarren atala )
  • 1996 - Migraciones (gehi Equinoccio izenburuko bosgarren atala )
  • 2000 - Migraciones (gehi Treno izenburuko seigarren atala)
  • 2003 - Migraciones (gehi Septiembre izenburuko zazpigarren atala ).[2]

Itzulpenak aldatu

Idazle askoren lanak itzuli zituen, besteak beste Anna Akhmatova, Kenneth Rexroth, Susan Howe, Lorine Niedecker, Rita Dove, Marguerite Yourcenar, Samuel Beckett eta Clarice Lispectorrenak.[3][4]

Sariak aldatu

  • 2011: Literatura bikaintasunerako Mexiko PEN Klubaren saria.
  • 2019, Pablo Neruda Iberoamerikako Poesia Saria, Txileko Kultura, Arte eta Ondare Ministerioak emana.[5]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu