Glikosaminglukano

N-azetilglukosamina eta azido N-azetilmuramiko unitateez osatutako heteropolisakaridoa. Proteoglikanoen, mukroproteinen eta bestelako makromolekulen osagaia da

Glikosaminglukanoak edo Mukopolisakaridoak aminoazukre batez eta azukre uroniko batez osaturiko disakaridoaren polimerizazioz osaturiko polisakaridoa da. Aldi berean polisakarido handiagoen osagaia da, hala nola proteoglikanoak, azido hialuronikoa eta kondroitina.

Azido hialuronikoaren disakaridoa.
Kondroitinaren disakaridoa.

Egitura aldatu

Disakaridoa osatzen duen aminoazukrea glukosamina, N-Azetilglukosamina edo galaktosamina izan ohi da eta azido uroniko ohikoena azido glukuronikoa izaten da[1]. Dimero bakoitza β(1→4) lotura glikosidikoarekin elkartzen dira.

Funtzioaren arabera aldatu

Glikosaminglukanoen polimerizazioz glikosaminglukuronanoak eratzen dira eta funtzioaren arabera honela sailkatzen dira:

  • Egiturazko glikosaminglukuronanoak: β(1→4) eta β(1→3) loturak tartekatzen dituzte. Adibidez azido hialuronikoa eta kondroitina.
  • Isurketa glikosaminglukuronanoak: α(1→4) eta α(1→3) loturak tartekatzen dituzte. Adibidez heparina.

Erreferentziak aldatu

  1. Esko, Jeffrey D; Kimata, Koji; Lindahl, Ulf. (2009). "Chapter 16: Proteoglycans and Sulfated Glycosaminoglycans". Essentials of Glycobiology. Cold Spring Harbor Laboratory Press ISBN 0879695595..


Kanpo estekak aldatu