Glastonburyko dorrea (ingelesez Glastonbury Tor) Ingalaterrako hego-mendebaldean dagoen Somerset konderriko Glastonbury udalerrian kokatzen den muino eta dorre batez osatutako multzoa da. Muinoak 160 metroko garaiera du eta begi bistara inguru osoko ordeka zabaleko edozein kokalekutik ederki asko nabarmentzen da.

Glastonburyko dorrea
Glastonbury Tor
Glastonbury herria, atzekaldean urrutira muinoa eta dorrea ikus daitezkelarik.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaHego-mendebaldeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaSomerset
Non-metropolitan countySomerset
Non-metropolitan districtMendip
Parrokia zibilGlastonbury
Koordenatuak51°08′40″N 2°41′55″W / 51.144444444444°N 2.6986111111111°W / 51.144444444444; -2.6986111111111
Map
Altitudea158 m, itsas mailaren gainetik
Webgune ofiziala

Leku hau Arturiar zikloarekin estuki loturik dago, kondaira askoren arabera muino hau Avalon uhartearen zati ikusgarria baita. Tor hitza (euskaraz literalki dorre, halere ingeleraz itxura konikodun muinoak aipatzeko erabili ohi da) Ingalaterra hego-mendebaldean ingeleraz mintzatzean erabili ohi den hitza da, dirudienez antzinean eskualde honetan mintzatzen zen zeltiar hizkuntzatik omen dator: kornubieraz tor, antzinako galeseraz twrr, gaur egungo galeseraz tŵr eta Eskoziako gaeleraz tòrr delarik.

Gaur egun muino honen gainealdean ikus daitekeen dorrea 1275an lurrikara batek suntsitutako St. Michael Church monasterioaren zatia da.

Iruditegia aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu