Gizonaren negua Uztapide bertsolariaren bertso sorta bat da.

Hitzak aldatu

Irurogei urtetan
neguan sartuta
erretira, ortzetan
pipa bat artuta,
gizon orreri ondo
erreparatuta
ibilpidian dago
oso baldartuta.


Garai batez bazuan
aitonak denbora
aixa joaten zana
mendi-puntan gora,
gaur etxetikan ezin
irten du kanpora,
erretiratu bear
suaren ondora.


Orain ari delako
burutik arintzen
berak egin ez baiña
besteri agintzen,
zarren gozo guztiak
dirade samintzen,
gauza utsengatikan
asiko da mintzen.


Gaztetako kontuak
ederki aztuta,
burua soildu 'ta
ortzak akastuta,
itzik ez du egin nai
kopeta beztuta
zartzian gauza onik
gizonak ez du ta.


Mundu onetan dauzka
gizonak lau aro
larogei urtetara
iritxi ezkero;
Jaunari errezatzen
ari da egunero
zeruko gozamena
izan dezan gero.


Gizona errezatzen
Jaunari astian
etenik gabe beti
jaian ta astian,
zorionaren eske
bizitza guztiyan ...
Mundu ontan ez dago
baiña bai bestian.

Kanpo estekak aldatu