Soziologia

Gizarte zientziak

Aspektu orokorrak

Gizarte ikerkuntza
Gizarte teoria · Teoria soziologikoa
Praktika soziologikoa

Alorrak edo gertuko alorrak

Kriminologia · Demografia
Gizarte mugimenduak
Gizarte psikologia · Soziolinguistika
Soziologiaren arloak: Ekonomia
Erlijioa · Ezagutza · Generoa
Gizarte egitura · Hezkuntza
Hiria · Hizkuntza · Kultura
Legea · Politika · Zientzia

Kategoriak eta zerrendak
Soziologoak · Aldizkariak

Mugikortasun sozialak erreferentzia egiten dio gizabanakoak eta taldeak egiten dituzten posizio sozial batzuetatik besteetaraino gertatzen den desplazamenduari. Hau da, estratifikazio sozialaren baitan gertatzen diren maila aldaketek hartzen duten izena da. Kokapen sozialak hierarkizatuak daudenez, mugikortasun bertikala deritzo estratu batean dauden goranzko eta beheranzko mugimenduei. Logikoki, goranzkoa izango da mugimendua goi mailako posizioetara zuzentzen denean, eta beheranzkoa behe mailako posizioetara zuzentzen denean.

Desberdintzen den beste mugimendu bat mugimendu horizontala da, zeinak erreferentzia egiten dion estratuan aldaketarik sortzen ez duen mugimenduei, adibidez desplazamendu geografikoei; hau da, maila berdinaren baitan egiten diren aldaketak dira, adibidez, etxebizitzaz aldatu, hiriz aldatu... Askotan bi mugimenduak batera ematen dira. Estratifikazioaren teoria mugikortasun bertikalean zentratzen da gehienbat eta, ikusita posizio sozialaren adierazle nagusienak lanbideak direla, mugikortasun soziala oinarritzen da gehienbat lanbide egoeraren aldaketen behaketan.

Beste aldetik, mugikortasuna aztertzerakoan bi modutan egin daiteke. Aztertu dezakegu lehendabizi gizabanakoen bizitzan zehar ematen diren desplazamenduak, kasu honetan belaunaldi barruko mugikortasuna aztertzen ariko gara. Baita ere aztertu dezakegu seme-alaben aldaketa soziala gurasoenarekin konparatuta; interesgarriena da-eta konprobatzea ea zein puntutaraino gurasoek eta semeek posizio sozial berdina partekatzen duten, eta horri belaunaldien arteko mugikortasuna deritzo.[1]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Vericat, J. (d-g) Clases sociales, Diccionario Crítico de Ciencias Sociales, Madrilgo Unibertsitate Complutensea (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak aldatu