Gizako Esfinge Handia

Gizako Esfinge Handia etzanda dagoen esfinge baten kareharrizko estatua monumentala da, Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarrean kokatua, Giza hiriaren lurretan, Kairoko erdigunetik hogei kilometro inguru hego-mendebaldera. Beharbada, IV. dinastiaren garaian zizelkatu zuten (K. a. XXVI. mendean). Tokiko jendeak Abu el-Hol (Izuaren Aita) deitzen zuen, bel-hit esaera koptoaren txartzea, bere adimen guztia begietan jartzen duenari ematen zaiona, eta hu edo ju («zaindaria») egiptoar izena itzultzen duena.[1]

Gizako Esfinge Handia
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herriaGizako gobernadore-herria
HiriaGiza
Koordenatuak29°58′31″N 31°08′16″E / 29.97527°N 31.13768°E / 29.97527; 31.13768
Map
Altitudea23 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. XXVI. mendea
Arkitektura
Materiala(k)kareharria
EstiloaEgiptoar arkitektura
Dimentsioak20,2 (altuera) m × 19 (zabalera) m × 73,5 (luzera) m × 1.939 (lodiera) cm
Napoleon Esfinge Handiari begira, basamortuko hareak erdi-lurperatua. Jean-Léon Gérômeen olio pintura (1867-1868).

Eraikuntza aldatu

 
Esfingeko antzinako tenplua. Kanpoaldea
 
Esfingeko antzinako tenplua. Barnealdea

Esfinge Handia, Gizako ordokian kareharrizko muino natural bat zizelkatuz egin zen. Bere altuera, hogei metro ingurukoa da, eta, horietatik bost, aurpegiari dagozkio. Buruak, beharbada, Kefren faraoia irudikatuko luke, gorputzak, lehoi forma duelarik. Antzinako garaietan, kolore biziz margotua zegoen: gorriz gorputza eta aurpegia, eta, burua estaltzen duen nemesa, marra hori eta urdinekin. Bere neurri nagusiak honako hauek dira: 72 metroko luzera, 20 metroko garaiera eta 14 metroko zabalera.[2]

Gurtza aldatu

Antzinako Inperioan datatuta dagoen tenplu bat eraiki zen estatuaren ondoan, eta beste bat iparraldean, esfingearen parean, Inperio Berrian "irudi bizia"rentzako eskaintzagune bezala, Kefrenen piramidearekin, prozesiozko etorbide batekin lotuta daudenak. Egiptoarrek antzinatik gurtzen zuten, bereziki Inperio Berrian.

Egiptoarrek esfingeei emandako epitetoa shesep-anj zen ("Irudi bizia"). Atzerriko Horum eta bertako Horus jainkoekin identifikatua izan zen, Hor-em-Ajet bezala, edo Harmakhis, "Horus ostertzean. Arabieraz, lehen aipatu den bezala, Abu el-Hol deitu zuten (Izuaren Aita).

Zaharberritzeak aldatu

Gizako Esfinge Handiaren Ur Higaduraren Hipotesiaren arabera, baliteke lehen zaharberritzea egiptoarrek beraiek egitea eta jatorrizko egiturari itxura aldatu izana, haien kulturarekin bat zetorren itxura emanez.[3] Teoria honek ez du babes zabalik ordea.

Zaharberritzeen berri, XVIII. dinastiatik dago, Inperio Berriaren garaian.

Behealdeko kareharrizko estratuak erraz desegiten dira giroko hezetasunarekin, baina basamortuko haizeak barreiaturiko hareak sarri estali zuen bere gorputza, higaduratik mendeetan zehar babestuz.

Tutmosis IV.aren garaian, bere aurrean altxatutako "Ametsaren Hilarrian", amets batean egin zion promesa deskribatzen da: errege aukeratua izango zen, estaltzen zuen harea gainetik kentzen bazion.

XX. mendean, estalduraren zaharberritze eta sendotze lanak egin ziren 1925etik aurrera, oso gogokoak izan ez ziren emaitzekin, erabilitako teknika eta materialen ondorioz, 1980 eta 1992an berriz egin zirelarik.

XXI. mendean, aurrera jarraitzen du higadurak eragindako kalteen zaharberritzeak.[4]

Historia aldatu

1798an, Napoleonen armada frantziarrak, mamelukoen aurka toki honetan borrokatu zuen, Piramideetako gudua deritzonean.

Asterixen komikiak aldatu

Asterix galiar heroiaren komikietan ere, agertzen da Gizako Esfinge Handia. Hain zuzen ere, Asterix eta Kleopatra izeneko abenturan. Eszenetako batean, Asterixen lagun den Obelixek, sudurra hausten dio Esfingeari.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Great Sphinx of Giza | Description, History, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  2. (Gaztelaniaz) Masoliver, Alfonso. (2021-03-14). «Escultura de la semana: Gran Esfinge de Guiza» La Razón (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  3. «Robert M. Schoch: The Great Sphinx» www.robertschoch.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  4. (Gaztelaniaz) «Cirugía estética para la Esfinge de Giza» El País 2006-04-03 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu