Girolamo Frescobaldi (Ferrara, Italia, 1583ko irailaren 13a - Erroma, Italia, 1643ko martxoaren 1a) musikagilea eta organo-jotzailea izan zen. Erromako San Petri basilikako organo-jotzailea (1608) izan zen urte askoan, Florentziako gortean zenbait urtez egin zuen egonaldia salbu.

Girolamo Frescobaldi

Bizitza
JaiotzaFerrara1583ko irailaren 13a
HerrialdeaFerrarako Dukerria
 Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaErroma1643ko martxoaren 1a (59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Luzzasco Luzzaschi (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakorganista, musikagilea eta klabezin-jotzailea
Mugimenduamusika barrokoa
Barrokoa
Genero artistikoamusika barrokoa
Barrokoa
Musika instrumentuaorganoa
Klabizenbaloa

IMDB: nm1523177 Allmovie: p593066
Spotify: 3t1716FlIhsjG7C26XkR2F Musicbrainz: 72e92c01-b647-4bd6-af9f-51bb960037f6 Discogs: 834330 IMSLP: Category:Frescobaldi,_Girolamo Allmusic: mn0001179539 Find a Grave: 20398037 Edit the value on Wikidata

Musika-idazle eta musikaren teoria-egile gisa ospe handia izan zuen, bai Italian eta bai Italiatik kanpora ere. Italiatik kanpo, batez ere Alemanian (Froberger ikasle izan zuen) eta Frantzian (aita Mersennek Frescobaldiren gaitasuna oso aintzat hartzen zuen). Teknika edo musika-tresnetarako gai berririk sortu ez bazuen ere, organorako eta klabezinerako adierazpide- eta estilo-berrikuntza handiak egin zituen. Errenazimentutik jasotako formak landu zituen, baina Errenazimentukoak baino konplexuagoak dira haren lanak. Hura izan zen preludioaren eta fugaren eta pasacaglia handien oinarriak eman zituena. Frescobaldik ahozko (Madrigalak eta ariak) eta musika-tresnetarako (Fiori musicali, 1635) musika-bildumak argitaratu zituen. Johann Sebastian Bachengan eragin handia izan zuen.

Bizitza aldatu

 
Ferrara 1600 urte inguruan

Frescobaldi Ferraran jaio zen. Bere aita Filippo ondasun-gizona izan zen, organista beharbada, Girolamo eta bere anaiorde Cesare organista bihurtu baitziren. (Ez dago frogarik Ferrarako Frescobaldi sendiak florentziar noble homonimoekin zerikusia zuenik). Nahiz eta gaur egun Luzzaschiren teklatu-musika nahiko ezezaguna izan, gaur egungo kontakizunek iradokitzen dute konposatzaile eta interprete bikaina izan zela aldi berean, Nicola Vicentinoren archicembaloa interpretatu eta konposatu ahal izan zuen bakanenetakoa. Kontakizun garaikideek Frescobaldi "Italiako hainbat hiri nagusitan barrena eramandako" haur mirari gisa deskribatzen dute; berehala hartu zuen protagonismoa noble garrantzitsuen interprete eta mezenas gisa. Garai hartan Ferrara bisitatu zuten konpositoreen artean maisu garrantzitsu ugari zeuden, hala nola Claudio Monteverdi, John Dowland, Orlando di Lasso, Claudio Merulo eta Carlo Gesualdo.

Hogei urte zituela Frescobaldik bere jaioterria utzi zuen Erromara joate aldera. Frescobaldi 1604an kokatu liteke aipatu herrian, baina 1607an baino ezin da baieztatu. Trastevereko Santa Maria elizako organista izan zen, Girolamo Organista izenez erregistratua, urte hartako urtarriletik maiatzera. Guido Bentivoglio Rodasko artzapezpikuak ere enplegatu zuen, eta Flandriarako bidaia batean lagundu zion, non Bentivoglio nuntzio izendatu baitzuten. Hura Frescobaldik Italiatik kanpo egin zuen bidaia bakarra izan zen. Nahiz eta garai hartan Bruselako gortea musikalki Europako garrantzitsuenen artean egon, ez dago Peeter Cornet-en edo Peter Philipsen eraginaren ebidentziarik Frescobaldiren musikan.

1608ko madrigalen liburukiaren ageri den informazioan oinarrituta konpositoreak Anberes ere bisitatu zuela esan dezakegu. Bertako musikariek, Frescobaldiren maisutasunerkin txindituta, bere musikaren zati bat argitaratzeko konpentzitu zuten.  Atzerrian zegoela, 1608ko uztailaren 21ean, Ercole Pasquiniren oinordekoa hartu eta  Erromako San Pedro basilikako organista izateko aukeratu zuten Girolamo Frescobaldi. Hala ere Ferrararra, Flandrian egon zen uda osoan, eta urriaren 29ra arte ez zen Erromara itzuli (Milanen teklatuarentzako Fantasie argitaratzeko egonaldi luze bat egin ondoren). Frescobaldik hil artean kargu honi eutsi zion, batzuetan aldizka izan bazen ere. Era berean, Enzo Bentivoglioren musikari taldeari batu zitzaion, azken hau 1608an Erroman kokatu ondoren, nahiz eta bere patroiarengandik urrundu zen neska gazte batekin izandako afera baten ondoren. Bentivoglio eta Medici familiaren arteko lehia baten ondorioz, kargua utzi behar izan zuen gerora.

1610 eta 1613 bitartean, Frescobaldi Pietro Aldobrandini kardinalarentzat hasi zen lanean. 1621eko otsailean Aldobrandini kardinala hil ondoren, 1613ko otsailaren 18an Orosola del Pino izenez ezaguna zen Orsola Travaglinirekin ezkondu zen. Bikoteak bost seme-alaba izan zituen: Francesco (1612ko maiatzaren 29an jaiotako ume ez-legitimoa), Maddalena (1613ko uztailaren 22an jaiotako ume ez-legitimoa), Domenico (1614ko azaroaren 8a, poeta eta arte-bildumagilea), Stefano (1616/7) eta Caterina (1619ko iraila).

 
Toccate e partite d'intavolatura, Libro 2

1614ko urrian, Ferdinando I.a Gonzaga Mantuako dukearen agente bat hurbildu zitzaion Frescobalidri. Badirudi hain eskaintza ona egin ziola, Frescobaldik enplegua hartu baitzuen. Hala ere, Mantuara iritsi zenean, harrera hain hotza izan zen, ezen Frescobaldi Erromara itzuli baitzen 1615eko apirilean. Bere musika argitaratzen jarraitu zuen: lehen toccata liburuaren bi edizio eta ricercare liburu bat eta canzona liburu bat argitaratu ziren 1615ean. 1615etik 1628ra bitarteko aldia izan zen Frescobaldiren garairik emankorrena. Garai honetako bere lanik garrantzitsuenak pieza instrumentalak izan ziren: lehen toccata liburuaren bigarren bertsio bat (1615-6), ricercare eta canzonak (1615), cappricioak (1624), bigarren toccata liburua (1627), eta canzona liburuki bat besteak beste

San Petriren basilikak 1628ko azaroaren 22an eman zion Frescobaldi Erromatik ateratzeko baimena. Han egon zen bitartean, soldatarik handiena jaso zuen musikaria izan zen, eta Florentziako bataiategiko organista izan zen urtebetez. Hirian egon zen 1634ra arte, eta besteak beste bi aria liburu argitaratu(1630). Konpositorea 1634ko apirilean itzuli zen Erromara, Barberini familia boteretsuaren zerbitzura lan egiteko, hau da, Urbano VIII.a aita santuaren zerbitzura, edozein musikariri eskainitako saririk handiena dudarik gabe. San Pedron jarraitu zuen lanean, eta Francesco Barberini kardinalarentzat ere lan egin zuen, Johannes Hieronymus Kapsberger lutenista ospetsuak ere han lan egin zuelarik. Frescobaldik bere bildumarik ezanguratsuenetako bat argitaratu zuen garai hartan, Fiori musicali (1635) eta bilduma zaharragoen berrargitalpenak ere egin zituen 1637an. Ez zen beste aztarnarik aurkitu (nahiz eta aurretik argitaratu gabeko lanen bilduma bat agertu zen 1645ean, eta 1664an Domenico Frescobaldik bazituen oraindik inoiz argitaratu ez ziren bere aitaren piezak). Frescobaldi 1643ko martxoaren 1ean hil zen 10 egun iraun zuen gaixotasun baten ondorioz. Santi Apostolin lurperatu zuten, baina hilobia XVIII. mendearen amaieran elizaren berreraikuntza batean desagertu egin zen.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Artz, Frederick B (1962). From the Renaissance to Romanticism: Trends in Style in Art, Literature, and Music, 1300–1830. Chicago: The University of Chicago Press. pp. 143–205.

Kanpo estekak aldatu