Giovanni Pierluigi da Palestrina

Pizkundeko musikagilea

Giovanni Pierluigi da Palestrina (Palestrina, Erroma inguruan, 1525eko irailaren 30a - Erroma, 1594ko otsailaren 2a) italiar musikagilea izan zen. Berpizkundeko musikalari garrantzitsuenetakotzat jotzen da. R. Mallapert eta F. Lebel frantses maisuekin egin zituen musikako ikasketak. 1537. urtean, Erromako Santa Maria Maggioreko koru-mutila izan zen, eta 1544. urtean, Palestrinako katedraleko koru-maisu eta organo-jotzaile. 1551. urtean, berriz, Julio III.a Aita Santu zela, San Pedro basilikako Giulia kaperako kapera-maisu izendatu zuten. 1554. urtean, meza-liburu bat argitaratu zuen. Hurrengo urtean, Paulo IV.ak debekatu zuen aita santuaren kaperan ezkondutako inor egotea; Palestrinak kargua utzi zuen, eta Letrango San Joan kaperan kapera-maisu izan zen, Lassusen ordez. 1560. urtean, Santa Maria Maggioreko kapera-maisu izan zen, eta 1566etik 1571ra Erromatar Mintegien musika-maisu; aldi berean, Ippolito d´Este kardinalaren kontzertuak antolatu zituen, Tivolin. 1571. urtean, Giulia kaperaren zuzendaritzaren ardura izan zuen berriro, eta Erroman geratu zen bizitzen. Palestrina italiar Errenazimentuko musikagile emankorrenetako bat izan zen. 105 meza inguru idatzi zituen, lau-zortzi ahotsez abestekoak; 250 motete; 35 magnificat; salmoak; letaniak; baita madrigalak ere, erlijiozkoak eta bestelakoak. Polifoniaren maisu handia baitzen, ahots soiletarako kontrapuntuaren musikagile ospetsuena izan zen, bere garaian. Palestrinak ez zuen berrikuntzarik sartu musikagintzan, baina ezin hobeki erabili zituen musikagintzaren ohiko baliabideak.

Giovanni Pierluigi da Palestrina

Santa Maria Nagusiako kapera-maisu

1561eko martxoaren 1a -
Bizitza
JaiotzaPalestrina1525eko irailaren 30a
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaErroma1594ko otsailaren 2a (68 urte) (68/69 urte)
Hobiratze lekuaSan Petri basilika
Familia
Ezkontidea(k)Lucrezia Gori (en) Itzuli
Virginia Dormoli (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Robin Mallapert (en) Itzuli
Firmin Lebel (en) Itzuli
Giacomo Coppola (en) Itzuli
Giovanni Animuccia
Claude Goudimel (en) Itzuli
Robert de Févin (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, kapera-maisua, musika-irakaslea, organista, abesbatza-zuzendaria eta abeslaria
Genero artistikoaPizkundeko musika
erlijio-musika
meza
moteta
church music (en) Itzuli
Musika instrumentuaorganoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaFrantziskotarren Ordena

IMDB: nm1119243 Spotify: 0BS8IrFmvK1tXenMULjwem iTunes: 2622451 Last fm: Giovanni+Pierluigi+da+Palestrina Musicbrainz: 4daeb526-6c4c-4f77-bdf5-4a0fcb714bfe Songkick: 1105 Discogs: 822410 IMSLP: Category:Palestrina,_Giovanni_Pierluigi_da Allmusic: mn0001213399 Find a Grave: 9921638 Deezer: 12944 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu