Giovanni Battista Viotti

musikagile italiarra

Giovanni Battista Viotti (Fontanetto Po, 1755eko maiatzaren 12a - Londres, 1824ko martxoaren 3a) italiar biolin-jotzailea, musikagilea eta irakaslea izan zen. XVIII. mendearen bukaerako Europako biolin-jotzaile onenetako bat izan zen. G. Pugnaniren ikasle izan zen Turinen, eta errege-kaperako kide. Geroago, Alemanian, Errusian, Polonian eta Frantzian eman zituen kontzertualdiak. 1784-1789. urteetan Maria Antonietaren gorteko musikari izan zen Parisen. 1792-1798. urteetan Londresen bizi izan zen, eta denboraldi batean Errege Antzokiko zuzendari egin zuten. 1819-1822. urteetan Parisko Italiar Operako zuzendari izan zen. Lan aipagarriak ditu: 29 biolin-kontzertu, 10 kontzertu pianorako; harizko tresnetarako 21 kuarteto; 18 biolin-sonata eta beste zenbait lan.

Giovanni Battista Viotti

Parisko Opera (erakundea)eko zuzendari

1819 - 1823
Royal Philharmonic Society (en) Itzuli zuzendari

1813 - 1817
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGiovanni Battista Viotti
JaiotzaFontanetto Po1755eko maiatzaren 12a
Herrialdea Frantziako Erresuma
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Sardiniako Erresuma
HeriotzaLondres1824ko martxoaren 3a (68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Gaetano Pugnani (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, biolin-jotzailea, music interpreter (en) Itzuli eta musika-irakaslea
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuabiolina
Viotti Stradivarius (en) Itzuli

IMDB: nm2191762 Musicbrainz: dada0453-44dd-43fa-a1c6-06d1e33b24af Discogs: 1265314 IMSLP: Category:Viotti,_Giovanni_Battista Allmusic: mn0001611001 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu