Ginkana[1], ingelesezko gym edo gymnastics (euskaraz, gimnastika) eta hindizko khana (euskaraz, bilera) hitzetatik, taldeka egiten den haur jolasa da. Euskal Herriko herrietako jaietan eta aisialdiko taldeetan sarri jolasten da ginkana.

Ginkana bat egiteko 20-40 bat lagun behar dira. Pertsona batzuk begiraleak izatea gomendatzen da. Jokalariak taldeetan banatu ondoren, aldi bakoitzean proba, zeregin eta jolas ezberdinak proposatzen zaizkie parte-hartzaileei era ordenatuan (adibidez, Zenbat leiho ditu udaletxeak? galderari zuzen erantzun beharra, begiraleek ezkutaturiko objektu bat aurkitzea, kale jakin bat aurkitzea, alkandora gorria jantzita duen pertsona bat ekartzea, herriko plazan kanta bat abestea, toki jakin batean dagoen begirale batek emango duen pasahitza esatea, ...). Zeregin guztiak burutzen dituen lehenengo taldeak irabaziko du ginkana.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaraz jinkana ahoskatzen da.

Kanpo estekak aldatu