Ginkaku-ji (japonieraz: 銀閣寺?, eus. "Zilarrezko Pabiloiaren Tenplua") , Japoniako Kyoto hirian dagoen tenplu budista bat da. Bere izen ofiziala Jishō-ji (japonieraz: 慈照寺?, eus. "Erruki dizdiratsuaren tenplua") da. 1474an eraikiarazi zuen Ashikaga Yoshimasa shogunak, bere aitona Ashikaga Yoshimitsuk eraikiarazi zuen Kinkaku-ji edo "Urrezko pabilioia"ren antzeko eraikin bat eraiki nahi zuena, baina, zoritxarrez, ezin izan zuen eraikina zilarrez estali, pentsatu zuen bezala. Tenplua, gaur egun, Rinzai Zenaren Shokoku-ji adarraren zati da.

Ginkaku-ji
銀閣寺
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak
Shinbutsu Reijō Junpai no Michi
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Kyoto
Izendaturiko hiria Kyoto
Japoniako auzoaSakyō-ku
Kokapen fisikoaMount Nyoigatake (en) Itzuli
Koordenatuak35°01′36″N 135°47′54″E / 35.026666666667°N 135.79833333333°E / 35.026666666667; 135.79833333333
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1465
ErlijioaRinzai Zena
IzenaShaka Nyorai (en) Itzuli
Arkitektura
Azalera5,7 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia688-014
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Egitura aldatu

Kannon gela da tenpluko egitura nagusia, Ginkaku edo Zilarrezko pabilioia bezala ezagutzen dena. Eraikinaz gain, tenpluak, goroldioz estalitako lorategiak eta lorategi japoniar bat ditu.

Historia aldatu

Kinkaku-ji bezala, Ginkaku-jia, jatorrian, shogunarentzako erretiro eta atsedenaldi leku bezala eraiki zen. 1485ean, Yoshimasa, monje budista Zen bihurtu zen, eta, bera hil ondoren, eraikina, tenplu budista bihurtu zen, Jishō-ji bezala berrizendatua.

Onarpena aldatu

Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak deritzon multzoaren zati da (Kioto, Uji eta Otsu hiriak), UNESCOk, 1994an, Gizateriaren Ondare izendatu zuena.

Galeria aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu