Gianmarco Tamberi (Civitanova Marche 1992ko ekainaren 1a) altuera jauzilari italiarra da, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuena Mutaz Essa Barshim qatarrarekin batera.

Gianmarco Tamberi

Bizitza
JaiotzaCivitanova Marche1992ko ekainaren 1a (31 urte)
Herrialdea Italia
Familia
AitaMarco Tamberi
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLiceo Scientifico Federico e Muzio Campana (en) Itzuli
Liceo Scientifico Luigi di Savoia (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakgorako jauzilaria
Atletismoa
Kirol diziplinak gorako jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua77 kilogramo
Altuera192 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm8707656 IAAF: 14375750 Olympic.org: gianmarco-tamberi Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

2015ean birritan hautsi zuen Italiako altuera jauziko errekorra, 2'34m eta 2'37m eginez. Urte hartako Munduko txapelketan ordea 2'25m baino ez zuen lortu eta zortzigarren egin zuen. 2016an Europako eta Munduko txapelduna izan zen[1] baina lesionatu egin zen eta ezin izan zuen Rioko 2016ko Olinpiar Jokoetan parte hartu. 2017an berriz ere kale egin zuen Munduko txapelketan eta 13. postuan gelditu zen. 2019an Pista eslatiko Europako txapelketa irabazi zuen.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan amaierara Mutaz Essa Barshim qatarrarekin berdinduta iritsi zen. 2'37 metrotako jauzira nulorik egin gabe iritsi ziren biak eta 2'39 metrotakoan hiruna huts egin zituzten. Epaileak jauziak egiten jarraitzeko proposatu zien berdinketa hautsi arte, bestela urrezko domina elkarbanatuko zutela. Azkenean biek urrezko domina elkarbanatzea erabaki zuten[2]. Olinpiar Jokoetako irudi adierazgarrietako bat bihurtu zen. 113 urtean horrelako egoera bat gertatu zen bigarren aldia izan zen.

Bitxikeriak aldatu

Ezaguna da sailkapen frogetan bizar luzearekin aritzeagatik eta finalerako bizarra txukuntzeagatik[3]. Bestalde 2020ko Olinpiar Jokoetako urrezko domina irabazi ondoren igeltsu bat erakutsi zuen "Road to Tokyo 2020" erakusten zuena, izan dituen lesio guztien oroigarri[1].

Palmaresa aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
  Tokio 2020   altuera jauzia 2'37m
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
  Portland 2016   altuera jauzia 2'36m
Europako txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
  Tallinn 2011 (gazte mailakoa)   altuera jauzia 2'25m
  Amsterdam 2016   altuera jauzia 2'32m
  Glasgow 2019 (Indoor)   altuera jauzia 2'32m
  Toruń 2021 (Indoor)   altuera jauzia 2'35m

Markak aldatu

  • Aire librean: 2'39m (2016)
  • Pista estalian: 2'38m (2016)

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «La curiosa historia detrás del yeso de Gianmarco Tamberi, el campeón olímpico de salto de altura» EuropaFM 2021-08-01 (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  2. Ostolaza, Paulo. «Yulimar Rojasek jauzi hirukoitzeko munduko errekorra hautsi du» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  3. (Italieraz) «Le sette curiosità che non sapete su Tamberi, l'ultima speranza azzurra» Eurosport 2015-08-29 (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).

Kanpo estekak aldatu