Giambologna

eskultore frantziarra

Giambologna, jaiotza-izenez Jean Boulogne (Douai, Flandria, gaur egun Frantzia, 1529Florentzia, gaur egun Italia, 1608ko abuztuaren 13a) flandriar jatorriko italiar eskultorea izan zen.

Giambologna

Bizitza
JaiotzaDouai, 1529
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaFlorentzia1608ko abuztuaren 14a (78/79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
italiera
nederlandera
Irakaslea(k)Jacques du Broeucq (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta arkitektoa
Lan nabarmenak
Mugimenduamanierismoa

Discogs: 4162486 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Anberesen ikasi ondoren, Erroman izan zen (1555-1557), eta Florentzian hartu zuen bizilekua, Frantzisko Mediciren babespean. Bolonian ere lan egin zuen Pio IV.arentzat ("Neptunoren iturria", 1563-1567).

Flandriako naturalismoa, eskultura helenistikoa eta Florentziako manierismoa dira bere lanen oinarriak, eta estilo oparo bat sortu zuen. Irudi biluzi ederrak egin zituen ("Petraiako Venus", 1567), eta formalismo dotorekoak ("Boboli jardinetako Venus", 1570). Mugimendua bilatu zuen bere irudietan ("Merkurio" , "Sabinen bahitzea"). Apainketa-lan bikainak egin zituen lorategietarako ("Apenino", Pratolino parkea), eta elizetan ere lan egin zuen ("San Antoninoren kapera", Florentziako San Marko, 1581-1589). "Kosme I.aren zaldizko estatua" delakoa (1587-1594) klasikoagoa da. Europako eskulturan, bereziki Versailleskoan, eragin handia izan zuen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giambologna  
  Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.