Giacomo Meyerbeer (jaiotza-izena: Jakob Liebmann Beer; Rüdersdorf, 1791eko irailaren 5a - Paris, 1864ko maiatzaren 2a) alemaniar musikagilea izan zen.

Giacomo Meyerbeer

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJakob Liebmann Meyer Beer
JaiotzaTasdorf (en) Itzuli, Berlin eta Tasdorf1791ko irailaren 5a
Herrialdea Prusiako Erresuma
Talde etnikoaJuduak
HeriotzaParis1864ko maiatzaren 2a (72 urte)
Hobiratze lekuaSchönhauser Allee Jewish Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaJacob Herz Beer
AmaAmalie Beer
Ezkontidea(k)Minna Meyerbeer (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Muzio Clementi
Carl Friedrich Zelter
Georg Joseph Vogler
Franz Lauska (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, orkestra zuzendaria, autobiografialaria eta musika-zuzendaria
Jasotako sariak
Genero artistikoaopera

IMDB: nm0583453 Allmovie: p278952
Musicbrainz: e2e5fec1-d87b-4b48-81b1-7e9ab074f348 Discogs: 488362 IMSLP: Category:Meyerbeer,_Giacomo Allmusic: mn0000161076 Find a Grave: 6820623 Edit the value on Wikidata
Meyerbeer, 11 urte zituela

Italian egonaldi bat egin ondoren (1817-1824), Rossiniren kutsua zuten sei opera idatzi zituen; horietan arrakastatsuena Il crociato in Egitto (1824) izan zen. Geroago Parisen frantses opera erromantikoaren bultzatzaile izan zen. Opera-mota honek Erdi Aroko eta naturaz gaindiko gaietarako zaletasuna eta ikusgarritasuna zituen ezaugarri nagusiak; melodrama historikoa, alegia. Eugène Scribek egin zion opera batzuen libretoa. Frantses operak egin zituen: Robert le Diable (1831), Les Huguenots (1836) eta Le Prophète (1849). 1842an Berlina itzuli zen, Frederiko-Gillermo IV.ak deituta, musikako zuzendari orokorra izateko. Garai hartakoa da Ein Feldlager in Schlesien (1844, Kanpamendua Silesian) alemaniar opera. 1863an Parisa itzuli zen L'Africaine (1838-1865) operaren prestamenak zaintzeko, baina gaixotu eta han hil zen. Kantatak, oratorioak eta orkestrarako doinuak eta lanak ere idatzi zituen. Esan ohi da Meyerbeerrek alemaniarra duela harmonia, italiarra doinua eta erritmoa frantsesa.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giacomo Meyerbeer