Gezurra errealitatea osorik edo neurri batean faltsutuz nahita egiten den baieztapen bat da, helburua mezuaren hartzaileei gezurra sinestaraztea delarik. Egia zati bat nabarmenduz ere esan daiteke gezurra. Literatura, zinema eta beste arteetako fikzioa ez da gezurtzat jotzen, helburua ez baita istorioa sinestaraztea.

Logika ariketak gezurrari lotuak aldatu

Logika, matematikaren atal garrantzitsua da. Logika ariketa desberdinak daude, baina batzuk gezurrari lotuta daude. Ezagunenetarikoa honako hau da:

« Gurutzebide batean, bi bide daude, eta bakoitzaren sarreran pertsona bat dago. Batak gezurra esaten du beti eta besteak egia esaten du beti. Bidegurutzera ailegatzen zarenean, bideetako bat aukeratu behar duzu eta leku jakin batera joan nahi duzunez, bide zuzena aukeratu nahi duzu. Zein galdera egin behar duzu zure helmugara irizteko galdera bakarra egin ahal baduzu? »

Erantzuna zaila da lehenengo momentuan baina honako logika du atzetik; galdera bat bi kondizioen artetik pasatzen baduzu erantzun zuzena eskura dezakezu. Hona hemen erantzunaren azalpena:

Demagun eskubiko bidea zure helmugara doala eta eskuinean dagoenak egia esaten duela. Kasu honetan berari galdetzen bazenio besteak zer erantzungo lukeen eskuineko bideari buruz, ezezko erantzuna emango luke. Ezkerrekoari galdera berdina eginda, ezezkoa izango litzateke erantzun hori ere. Hemen zergatia; lehenengo kasuan, ezkerrekoak gezurra esaten du eta ezetz erantzungo luke, eta beraz, egia esaten duenak, ezetz esango luke.

Bigarren kasuan, eskuinekoan baietz erantzungo luke, baina ezkerrekoak gezurra esaten duenez ezezko erantzuna esango luke.

Beraz, galdera bakar batekin bidea zein den jakin daiteke.

Gezurrak antzematea aldatu

 
Politikan maiz erabiltzen da gezurra, herritarrak manipulatu eta bereganatzeko. Irudian, politikako gezurren aurkako ingelesezko graffitia: "Ez sinetsi euren gezurrak. Matxinatu!".

Gezur bat eratzea egia esatea baino lan konplexuagoa da. Gezur bat antzemateko modu errazena, honako hau da; erantzuna esaterakoan denbora gehiago pasatzen da gezur bat erantzutean egia esaterakoan baino. Argi dago hau ez dela teoria zehatz bat eta argudioak daudela.

Gezurren analisia psikologiaren ikerketa eremu handi bat da. Zehatz esanda, psikologia juridikoaren eremua da, bere barne psikologia forentsea eta psicologia kriminalista hartzen dituena. Lehen, kritero konduktualak ikasten ziren gezurra antzemateko, baina, azken urteotan (XXI. mendeko lehen urteak) egindako ikerketek metodo honek errore asko ematen zituela frogatu zutenean, metodologia aldatu da. Oraindik ikertzen ari dira eta ez daukagu datu zehatzik. Hau mende honetako aurkikuntza handia izan daiteke.

Poligrafoa aldatu

XX. mendean, egia eta gezurra ezberdintzen duen makina aurkeztu zen. Poligrafoa, 'Egiaren makina' edo 'gezur-detektagailu' izendapenez ezagutzen da. Erantzun fisiologikoak oinarri gisa hartuta pertsona egia ala gezurra esaten ari den antzematen du.

1938. urtean Leonarde Keeler-ek asmatu zuela uste da. Keelerrek, Berckeley (California)-ko polizia departamentuan egiten zuen lan eta John Larson-en lanean oinarritu zuen bere asmakizuna. Asmakizunak hiru kanal zituen eta paperean inprimatzen zituen erantzunak. Denboran zehar oinarrizko prozedura ez da aldatu, sentsoreak bakarrik aldatu dira. Sesoreak aldatu egin dira, besteak beste uhin zerebralak neurtzeko, adibidez. N100, N400 eta P300 ondak dira hauetako batzuk. metodo berri hauek ez dute eragin positiborik isladatu eta arazo berriak ekarri dituzte. P300 onda adibidez, oso aldakorra da, pertsona batetik estera eta baita pertsona berean ere, urteak pasa ahala eta estimuloak errepikatuz gero.

2014. urtean, P300 uhinetan oinarritutako froga bat egin zitzaion Marta del Castillo emakumea hil zuen ustezko atxilotuari Martaren gorpua aurkitzeko nahian. Neurofisiologo batek epaileekin batera froga egin zuten eta nahiz eta atxilotuak kolaboratu zuen ez zuten gorpua aurkitu ezta hurrengo lau urteetan ere. Beste atxilotu batekin ere froga egin zuten. Froga honek ere ez zuen erantzun positiborik eman.

Poligrafoa espioien artean aldatu

XX. mendeko azken urteetan ere, poligrafoa erabili zen espioien artean eta gezurrak antzemateko ez zuela balio ikusi zen. Honen adierazle nagusia Ames kasua izan zen. Aldrich Ames EEBB-etako espioi bat zen eta 1985 eta 1991. urteen artean espioi bikoitza izan zen EEBB eta Sovietar batasunaren artean. Denbora horretan CIA-ko adituek bi froga egin zizkioten poligrafoarekin eta biak gainditu zituen. Urte haietan CIA agentziak espioi bat zuela nabaritu zuen KGB (errusiako inteligentzia agentziak) beraien operazioak sobietar batasunean deusezteko trebetasun ikaragarria erakutsi eta gero. Gainera, Amesek diru asko zuela erakutsi zuen bizitza maila diruduna izanez. Amesek herentzia bat kobratu zuela zioen, baina hala ere agentzia ez zen fidatzen. KGB-ak diru asko ordaintzen zion informazioengatik, hori da benetako historia. kalkulatzen da 4,6 milioi dolar eman zizkiola urte haietan. Ames poligrafora eraman zuten eta honek froga guztiak gainditu zituen eta beraz, susmagarri izatetik, espioi gisa lan normala egitera pasatzen zen. Azkenean, EEBB-etako espioi sarea sobietar batasunean desagertu egin zen eta Ames agerian geratu zen. Ames zelatatu zuen espioi nabarmenena, EEBB-etako espioi hoberena sobietar batasunean zen, Dimitri Poliakov mayor generala. GRU-koa zen eta 1986. urtean atxilotu zuten. Espioi izateagatik eta goi traizioa egiteagatik exekutatu zuten 1988. urtean.

Urte hauetako momentu batzutan, Amesek 50.000 dolar irabazi zituen astero. Gainera bere sobietar kontroladorearekin, Sergei Dimitriyevich Chuvakhinekin, jaten zuen ostatu publikoetan edo kalean, denen aurrean. CIA-ko bere nagusiak, FBI-ko agentei eta poligrafoaren zientzialariei Chuvaskin bere aldera pasatzeko operazioa egiten ari zela konbentzitu zituen, diruaren kontua inori esan gabe. Ames 1994. urtean atxilotu zuten, sobietar batasunaren bukaera baino hiru rute geroago eta errusiako inteligentzian lan egiten zuenean. Dirudienez, Robert Hanssen da espioi bakarra garai horretan Amesek baino sekretu gehiago pasatu zituena.

Beste espioi batzuek ere poligrafoa pasatu zuten inolako arazorik gabe. Hiru hauek dira nabarmenetarikoak: Karl Koecher 1980-ko hamarkadan, Ana Belen Montes 2000. urtean eta Leandro Aragoncilllo 2005. urtean.

Ana Belen Montes Cuba-ko analista zen EEBB-etako defentsarako inteligentzia agentziarako. Berak, behin baino gehiagotan pasatu zuen poligrafoaren froga 1986 urtea eta 2001 urte bitartean. Denbora horretan informazio asko eman zizkion Cubari EEBB-ri buruz modifikazio txikiekin eta Bill Clinton-en politika Cuba-rekiko aldatu egin zuen. Azkenean harrapatu egin zuten Montes, baina poligrafoaren laguntzarik gabe, beste metodo batzuekin.

Egiaren sueroa aldatu

Pentatol sodikoa da. Dosi kontrolatu batekin, burmuinaren atal batean depresioa eragiten du eta horregatik gezurrak eratzea galerazten duela pentsatzen da. Hau, hamarkada askotan estatuek erabli dutela pentsatzen da espioiak harrapatu izan diuztenean, adibidez. Hein handi batean hau egia bada ere, gezurrak eratzea gauza oso komplexua da eta teoria apurtzeko moduak badirela uste da. Alde batetik, pertsona orok entrenamendu bereziarekin pentatol sodikoaren aurkako erresistentzia izan dezake. Beste alde batetik, pertsona batek gezurra den gertaera bat egiatzat hartzen badu, egia gisa esango du. Beraz, espioi bat gezur batekin bidaltzen badute informazio txarra emango die beste estatukoei hauek harrapatzen dutenean.

Gezurra kulturan aldatu

Literaturan eta telebistan gezurrari lotuta dauden hainbat pertsonaia ageri dira. Hona hemen adibide batzuk;

  • Pinocchio, 1880ko hamarkadan idatzitako historioan, pertsonaiak, Pinocchio izena duen egurrezko panpinari sudurra handitzen zaio gezurrak esatean. Carlo Collodik (Carlo Lorenzini-ren ezizena) idatzia izan zen.
  • Liar Liar (gezurti gezurti) pelikulan, Tom Shadyac zuzendariak istorio dibertigarria erakutsi zuen. Jim Carrey aktoreak Fletcher Reedy abokatuaren papera egiten du eta bere semearen urtebetetze gogoagatik hogeitalau orduz ezin du gezurrik esan.

Adibide hauez aparte, karta joko ezaguna jokatzen da gezurraren inguruan; jokaren izena, "gezurtia" da. Bertan, karta guztiak banantzen dira pertsonen artean, eta batek karta kopuru bat botatzen du buruz behera eta zenbat karta eta zein zenbakietakoak diren esaten du. Hurrengoak gezurra dela pentsatzen badu, kartak altsatuko ditu eta lehenengoak batuko ditu berriro, edo sinetsi egingo du eta zenbaki berdineko bere kartak botako ditu zenbat diren esanda (gezurra ere esan dezake, lehenengoak bezala eta beste guztiak bezala), eta horrela jarraitzen da norbaitek karta guztiak bota arte.

Kanpo estekak aldatu

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: gezur .