Gerrymandering XIX. mendetik aurrera politika zientzian egin izan den hauteskundeetako azpijokoa da, hauteskundeetan nahi den emaitza lortzeko asmoz lurralde bateko hautes-eremu batzuen elkarketa edo banaketaren bidez.

Izendapenaren jatorria 1812an Gilbert Stuartek marraztutako karikatura honetan dago. Karikaturaten The Gerrymander izena, Massachusettseko Elbridge gobernadorearen Gerry izena eta salamander (ingelesez arrabio) hitzaren elkarketan datza, hautes-barrutiak zuen itxuraren ondorioz.

Jatorria aldatu

Hitz edo izendapen honek jatorria Massachusetts estatuko Elbridge Gerry gobernadorearengan du. 1812ko Massachusettsko legealdiaren hautes-eremuen mugen berbanaketa ezarri zuen, aurreko mugek Thomas Jeffersonen alderdi errepublikarrari garaipena ematen baizieten. Kazetariek eremu berrien banaketak arrabio (ingelesez "salamander") itxura zuela oharturik, Gerry-mander hitz-elkarketa asmatu zuten. Izendapenak arrakasta izan eta gaur egun arte dirau.

Motak aldatu

Gerrymandering delakoa sor dezaketen hainbat hautes-barrutien diseinu-politikak ere badaude:

  • Kontzentrazio aktiboaren bidez: talde jakin baten bozkatzaileak barne hartzen dituen hautes barrutiak ezarriz, barruti horren mugen barnean talde horrek gehiengoa izan dezan.
  • Sakabanaketa murriztailearen bidez: talde jakin batek dituen bozak hainbat barrutitan sakabanatuz, eremu horietan gehiengorik izan ez dezan.
  • Kontzentrazio murriztailearen bidez: talde batek hainbat barrutitan duen gehiengoa barruti bakar batetara murriztuz, talde horrek gainontzeko barrutietan duen gehiengo totala murriztuz.
  • Sakabanaketa aktiboaren bidez: alderantziz, hainbat barrutitan ordezkarien gehiengoa hautatuz ordezkaritza gehiengo jakin bat lortzeko.

Kanpo estekak aldatu