Artikulu hau Kubako independentzia gerrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gerra txikia».

Gerra Txikia (gaztelaniaz: Guerra Chiquita) kubatarrek espainiar agintearen aurkako bigarren independentzia gerra izan zen. Hamar Urteko Gerraren jarraipena izan zen (1868-1878) eta Kubako Independentzia Gerraren (1895-1898) aurrekoa. Espainiaren garaipenarekin amaitu zen. 1879ko abuztuaren 26an hasi zen[1], eta gerra 1880ko amaieran amaitu zen. 1879ko abuztuaren 24an Independentzia ala heriotza! oihua entzun zen Rioja inguruko zelaietan, Holguin hiritik gertu, eta, ondoren, Gibara eskualdera hedatu zen.

Gerra Txikia
Calixto Garcia jeneral kubatarra, gerrako buruzagi militar nagusia.
Data1879ko abuztuaren 26a1880ko iraila
LekuaKuba
EmaitzaEspainiarren garaipena
Gudulariak
 Espainia  Kuba
 Ameriketako Estatu Batuak
Buruzagiak
Espainia Arsenio Martínez Campos Kuba Calixto García
Kuba Gregorio Benítez

Gerra Txikiaren arrazoiak aldatu

Hamar Urteko Gerra (1868-1878) porrotean amaitu zen. Zanjongo Itunak ia edozein ideia independentista zapuztu zuen. Atsekabeak eta promesak ez betetzeak kubatar batzuk altxamendu berri batera eraman zituen.

Garapena aldatu

Antolaketa aldatu

Kubako Santiagon, Guillermón Moncada jeneralak ere altxamendua antolatzen zuen mendietan. 1878an, Kubako Emigrazioaren Batzorde Iraultzailea eratu zen, Boztekoen Komitea ere deitua, José Francisco Lamadrid presidente zela, uhartean borrokan jarraitzen zuten borrokalariei laguntzeko bideak bilatzeaz arduratu zena; borroka armatuaren aldi berri baten antolaketa, prestaketa eta zuzendaritzaz gain. Hamar Urteko Gerraren amaiera halabeharrez gailentzen zen. Emigratuen ekarpena eraginkorra izan zen. Calixto Garcia jeneral nagusia sartu zen zuzendaritzan, Kubako Batzorde Iraultzailea izen berria hartu zuena. Borrokarako gogoak desberdinak ziren. Hamar urteko borroken ondoren pilatutako nekeak handiak ziren, baita errebelde sutsuenen artean ere. Hori agerian geratu zen, konspirazio-lana oztopatu zuten kontraesan ugarietan. Arazo hauen norainokoa 1879ko abuztuan altxamendu armatuak hasi zirenean agerian geratu zen. Kubaren barruan eta kanpoan klub sekretuak sortu ziren borrokaren alde.

Gerra aldatu

Calixto Garciak zuzendu zuen iraultza, Zanjongo Ituna sinatu ez zuen buruzagi iraultzaile bakanetako bat. Beste buruzagi garrantzitsuenen artean zeuden Jose Maceo (Antonio Maceoren anaia), Guillermo Moncada, Emilio Nuñez[2]. Iraultzaileek zailak izan ziren arazo askori aurre egin behar izan zieten. Ez zuten eskarmentu handiko liderrik Garciaz gain, eta arma eta munizio eskasia larria zen. Gainera, ez zuten aliatu atzerritarrik, eta herritarrak akituta zeuden Hamar Urteko Gerraren ondorioz, eta garaipenean federik ez zutenez, bakea bere desiratzen zuten[3]. Uhartearen mendebaldean buruzagi iraultzaile gehienak atxilotu zituzten. Gainontzeko buruzagiak 1879 eta 1880an zehar kapitulatzera behartuak izan ziren, eta 1880ko irailean, matxinatuak erabat garaituak izan ziren[1].

Gerra honetan ez zen borroka askorik izan. Egindako apurrak kubatarrentzako porrotekin amaitu ziren. Manbiarrak[ohar 1]. prest egon arren, balen eskasia zegoen, eta Espainiako armada trebatua askoz hobea zen.

Porrotaren arrazoiak aldatu

 
Calixto Garcia jeneral kubatarra gerra garaian
.

Baina uhartean borrokaren zuzendaritzarako garrantzi handiko buruzagi militarrik ez egoteak, Antonio Maceo eta Calixto Garcia kasu, armamentu eta munizio eta kanpo laguntza faltak, garaipenarekiko etsipena eta fede falta baldintzatzen zuten. Aurreko gerra luzearen ondoren, borrokalari askoren nekeak eta gogorik ezak, abentura berri batean murgiltzeko prest zeuden borrokalarien kopurua nabarmen murriztu zuen, Zanjonen baketik hilabete gutxi batzuk baino igaro ez zirenean. Aldi berean, denbora gutxi igaro zenez, Espainiako armada ez zen sakabanatu edo desmobilizatu, eta, beraz, beharrezko baliabide guztiak zituen matxinada berria zapuzteko. Mendebaldean, altxamenduaren buruzagi nagusiak atxilotuak izan ziren, eta, gainontzeko nazioan, buruzagi asko, Calixto Garcia bera tartean, 1879 eta 1880an kapitulatzera behartuak izan ziren.

Ondorioak aldatu

Porrot egin zuen arren, Gerra Txikiak Kubako arazoa konpondu gabe zegoela erakutsi zuen. Gerra, batez ere, agortzearen ondorioz amaitu zen. Espainiarrek erreformarako promesak egin bazituzten ere, eraginkortasunik gabekoak izan ziren. 1876ko Espainiako Konstituzioa Kuban aplikatu zen 1881ean, baina hau gutxi aldatu zen. Kubak Gorte Nagusietara ordezkariak bidaltzeko aukera izan bazuen ere, Espainiako legebiltzarra, praktikan, ordezkariak Kubako kontserbadoreenen artean zeuden, eta, ondorioz, ezer gutxi aldatu zen[1]. Gobernu espainiarrak erreformak ez egitean, matxinadak lehenago edo beranduago berriro piztuko zirela. Faktore garrantzitsuena izan zen Martí kubatar herriaren buruzagitzara igotzea, eta, beraz, 95eko Gerrarako (1895-1898) faktore garrantzitsua izan zen. Beste aldetik, Gerra Txikian jeneral iraultzaileek lortutako esperientzia oso lagungarria izan zen haientzat, eta 95eko Gerraren eta Hispanoamerikako Gerraren ondoren, Kuba Espainiatik independizatu zen.

Oharrak aldatu

  1. Manbiar hitza, XIX. mendean Dominikar Errepublikako gerra leheneratzaileetan eta Kuba eta Filipinetako independentziaren alde parte hartu zuten gerrillari independentistak izendatzeko erabiltzen da.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c The Little War or Guerra Chiquita (2007): Cuba Heritage.org
  2. The Little War (La Guerra Chiquita). historyofcuba.com.
  3. History of the Cuban Liberation Wars. CubaGenWeb. 2007.

Bibliografía aldatu

  • PÉREZ GUZMÁN, Francisco (1982): Guerra Chiquita, una experiencia necesaria.
  • Archivo Nacional: Documentos para servir a la historia de la Guerra Chiquita. 1. liburukia, 1950.

Kanpo estekak aldatu