Georgiaren banaketa administratiboa

Georgiaren banaketa administratiboan errepublika autonomoak (georgieraz: ავტონომიური რესპუბლიკაtranslit.: avtonomiuri respublika), eskualde (georgieraz: მხარეtranslit.: mkhare), eta udalerriak daude (georgieraz: მუნიციპალიტეტიtranslit.: munits'ipaliteti). Georgia estatu unitario bat da, eta bere mugak 1991ko abenduaren 21ean definitu ziren, azkenekoz. Bere barruan bi errepublika autonomo daude, Adjara eta Abkhazia, azken hau Georgiaren kontroletik kanpo, de facto independentea delarik. Sobietar garaiko Hego Osetiako entitate autonomoa ere Georgiaren barruan dago de facto, baina ez du lurralde egiturarik Georgiaren barruan.

Georgian gaur egun 76 udalerri eta 12 hiri autonomo daude (georgieraz: ქალაქიtranslit.: k'alak'i). Tbilisi eta bi errepublika autonomoetan ez dauden udalerriak behin-behinean antolatuta daude bederatzi eskualdetan: Guria, Imereti, Kakheti, Kvemo Kartli, Mtskheta-Mtianeti, Ratxa-Letxkhumi eta Kvemo Svaneti, Samegrelo-Zemo Svaneti, Samtskhe-Javakheti, eta Xida Kartli. Tbilisi hiruburua hamar barrutitan banatzen da (georgieraz: რაიონიtranslit.: raioni)[1].

Errepublika autonomoak aldatu

Abkhazia eta Adjara sobietar garaian ezarri ziren bi errepublika autonomo dira, eta Georgiako Konstituzioak onartzen ditu 1995tik aurrera.

Abkhazia aldatu

1992-1993ko Abkhaziako Gerra eta 2008ko Hego Osetiako Gerra dela eta, Georgiak ez du kontrolik Abkhaziaren gainean. Abkhaziaren independentziaren aldarrikapena Errusiak eta NBEko beste hiru kidek onartzen dute. Georgiaren ikuspuntutik Abkhazia bere lurralde autonomoa da, eta bere gobernua deserrian dago Tbilisin. Abkhazia atzerritik okupatutako lurraldetzat du. Abkhaziako lurraldean dagoen Kodori Harana Georgiaren kontrolpean dago eta de jure Abkhazia Garaia bezala ezagutzen den lurralde autonomoa da. Abkhaziaren gobernu independentistak bere herrialdea zazpi barrutieta (raion) banatzen da.

Adjara aldatu

Adjara 6 udalerritan banatuta dago, guztiak hiri autonomo:

  1. Batumi, hiriburua
  2. Keda udalerria
  3. Kobuleti udalerria
  4. Khelvachauri udalerria
  5. Shuakhevi udalerria
  6. Khulo udalerria

Hego Osetia aldatu

Hego Osetia oblast autonomoa izan zen sobietar garaian. 1991-1992koeta 2008ko Hego Osetiako Gerraren ostean Georgiak Hego Osetiako oblasta lurralde okupatua dela kontsideratzen du. Bere estatusa ez dago definituta Georgiako konstituzioan, baina Hego Osetiako Behin-behineko Administrazioa egon dago, Tbilisin deserriratua. Lurraldea Georgiaren esku egon zen 2008ko gerra baino lehen, eta lau udalerritan banatzen zen, oraindik ere de jure estatusa dutenak. Hego Osetiako gobernu sezesionistak bere lurraldea lau barrutietan (raion) banatzen du.

Georgiako legearen arabera gobernu lokalaren banaketa eta gobernu lokalaren kudeaketa modua estatuak okupatutako lurraldeen kontrola bereganatzean definituko da.

Eskualdeak aldatu

 
Georgiako eskualdeak (koloreztatua) eta udalerriak (lerroz bereiztuak), lurralde okupatuak ere barnean hartuz
Sakontzeko, irakurri: «Mkhare»

Abkhazia eta Hego Osetiako gatazkak konpontzen diren bitartean Georgia mkhare edo eskualdetan banatuta dago. Gutxi gora behera Georgiako eskualde historikoen arabera egin zen banaketa, 1994tik 1996ra bitarte. Eskualdeek ez dute gobernu autonomorik, euren funtzio nagusia udalerrien eta Georgiako gobernuaren arteko komunikazioa erraztea da (Abjara eta Tbilisin izan ezik). Eskualde bakoitzan Estatuko Komisario bat dago (სახელმწიფო რწმუნებული), askotan Gobernari gisa deitua (გუბერნატორი).

Kodea Eskualdea Hiriburua
 
1 Abkhazia independentea de facto Aqwa-Sukhum
2 Samegrelo-Zemo Svaneti Zugdidi
3 Guria Ozurgeti
4 Adjara Batumi
5 Ratxa-Letxkhumi eta Kvemo Svaneti Ambrolauri
6 Imereti Kutaisi
7 Samtskhe-Javakheti Akhaltsikhe
8 Xida Kartli Gori
9 Mtskheta-Mtianeti Miskheta
10 Kvemo Kartli Rustavi
11 Kakheti Telavi
12 Tbilisi Tbilisi

Udalerriak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Georgiako udalerrien zerrenda»

2006tik 2014ra Georgia udalerrietan banatu zen, muga zehatzak eta gobernu autonomoak eratuz. Udalerriak aurretik zeuden barrutiak ordezkatuz sortu ziren, batez ere, mugak eta izenak mantenduz. Bi udalerri mota daude: hiri autonomoak, 12 guztira, eta komunitate autonomoak, 64 guztira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu