Georgi Sviridov

musikagile errusiarra

Georgi Sviridov (Fatezh, Kursketik hurbil, 1915eko abenduaren 16a - Mosku, 1998ko urtarrilaren 6a) errusiar musikagilea izan zen.

Georgi Sviridov
Bizitza
JaiotzaFatezh (en) Itzuli1915eko abenduaren 16a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa  1922)
 Errusia
HeriotzaMosku1998ko urtarrilaren 6a (82 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Musika Kontserbatorioa
(1936 - 1941)
Hizkuntzakerrusiera
Irakaslea(k)Dmitri Xostakovitx
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, piano-jotzailea eta soinu banda konpositorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Musikagileen Elkartea
Genero artistikoaopera
sinfonia
Abesbatza
symphonic music (en) Itzuli
musika korala
Musika instrumentuapianoa

georgysviridov.narod.ru
IMDB: nm0841305 IBDB: 83769
Spotify: 2lLeVbtJ3XiJb4zPHUl0yI iTunes: 118141646 Musicbrainz: aed24a61-1c5c-402e-9e89-7cf4d7e4d95b Discogs: 1030500 Find a Grave: 6153862 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Musika-ikasketak Kursken hasi zituen (1929-1932), eta ondoren Leningradeko kontserbatorioan lan egin zuen. Kontserbatorio horretan, pianoa ikasi zuen (1932-1936), eta ondoren konposizioa (1937tik aurrera). Konposizioko diploma 1941. urtean lortu zuen. Lehenengo lanak ikasketa-urteetakoak ditu: Kontzertua pianorako 1. (1936-1939), Benetako ezkongaia opereta (1939), Harizko orkestrarako sinfonia (1940). Erromesaren kantua lanean (1943), ahozko musikarako zuen zaletasuna erakutsi zuen Sviridovek.

1945ean Stalin saria irabazi zuen Hirukotea pianorako lanarengatik. 40ko hamarkadaren amaieran Stalinen gobernuak musikari modernoak zigortu zituen, eta herri-musikaren oinarrietara itzultzearen alde egin zuen. Sviridov izan zen garai horretan kalitatezko musika egin zuen bakarretakoa. 1956an Moskun hartu zuen bizilekua. 1962tik 1974ra bitartean Sobietar Batasuneko musikagileen Elkarteko idazkari izan zen, eta ondoren Errusiako Errepublikako elkarteko presidente.

1970ean Sobietar Batasuneko Herriaren Artista izendatu zuten. Oratorio patetikoa (1959) lana, Maiakovskiren testu batean oinarritua, arrakastatsuenetako bat izan zen, eta 1960an Lenin saria eman zioten. Lan ofizialen ildotik idatzi zituen Kantua Lenini buruz (1960) eta Oda Lenini (1976). Hala ere, orkestrarako idatzi zuen Triptiko txikia (1964) lanarekin gainditu zituen Sviridovek Errusiako mugak. Ganberarako musika sobietar erregimenaren beheraldiaren ondoren hasi zen kaleratzen: Kintetoa pianoarekin (1945), Hirukotea pianoarekin (1945), bi laukote harizko tresnetarako (1945-1946 eta 1947-1948). Hala ere, bere musikaren zatirik onena ahotsetarako partituretan eman zuen.

Erreferentziak aldatu