Georges Poulet (Chenée, Lieja, 1902ko azaroaren 29a - Brusela, 1991ko abenduaren 31) idazle belgikarra izan zen. Frantsesez idazten zuen. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren frantziar literaturan sortu zen kritizismo berriko edo Nouvelle critique mugimenduko kide ezagunena izan zen. Edinburgo, Baltimore eta Zuricheko unibertsitateetan irakatsi zuen. Gaston Bachelarden eragina izan zuen, eta hark bezala, existentzialismoa, psikologia eta literatura lotu zituen. Denboraren eta zirkuluaren irudia aztertu zituen literatura-lanetan, eta Marcel Prousten idazlanez, mitologiaz eta oro har literatura-kritikaz idatzi zuen. Lan aipagarriak: Études sur le temps humain (1949, Giza denboraren ikerketak); Les Mètamorphoses du cercle (1961, Zirkuluaren metamorfosiak); L`Espace proustien (1963, Prousten espazioa); Les Chemins actuels de la critique (1968, Kritikaren gaurko bideak).

Georges Poulet
Bizitza
JaiotzaLieja1902ko azaroaren 29a
Herrialdea Belgika
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaBrusela1991ko abenduaren 31 (89 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLiejako Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria, erromanista eta hizkuntzalaria
Enplegatzailea(k)Zuricheko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
MugimenduaGeneva School (en) Itzuli

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Belgikako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.