Georges Devereux (Transilvania, Hungaria —egungo Errumania—, 1908ko irailaren 13a - Paris, Frantzia, 1985eko maiatzaren 28a) estatubatuar psikoanalista eta etnologoa izan zen.

Georges Devereux

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDobó Gyõrgy
JaiotzaLugoj (en) Itzuli1908ko irailaren 13a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Frantzia
HeriotzaParisko 7. barrutia1985eko maiatzaren 29a (76 urte)
Hezkuntza
HeziketaPariseko Letren Fakultatea
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Institut national des langues et civilisations orientales
Doktorego ikaslea(k)Tobie Nathan (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, professeur des universités (en) Itzuli, psikiatra eta psikoanalista
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)Paris Descartes Unibertsitatea
École pratique des hautes études

Biografia aldatu

Jaiotzaz hungariarra zen. Hamar urte zituela, bere jaioterria Errumaniaren parte izatera pasatu zen, eta errumaniera ikastera behar zuten gauetik egunera.

Oso jakintzagai desberdinak landu zituen bizitzan zehar. Piano-ikasketak egin zituen, eta pianorako lan asko konposatu zuen. Hemezortzi urte zituela, Frantziara joan zen, Marie Curierekin, fisika ikastera. Ondoren, etnologia ikasi zuen.

Rockefeller fundazioaren beka bati esker, Estatu Batuetara joan zen hango indiarrak ikertzera, eta Kaliforniako mohave indiarrei buruz egin zuen doktore-tesia.

Ameriketako antropologo ospetsu asko ezagutu zituen, eta antropologia irakatsi zuen Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan. Amerikar herritartasuna hartu ondoren, psikoanalisia lantzen hasi zen, eta 1959an psikoanalista-bulegoa jarri zuen New Yorken.

Etnopsikiatria sortu zuen, hau da, gaixoaren kultura aintzat hartzen duen psikopatologia.

Berrogeita hamar urte zituela, greziar ikasketak egin zituen eta mitologia grekoaren aditu handienetako bat bihurtu zen.

Psikoanalisiari buruz egin zituen lanen artean, honakoak ditu: Mohave Ethnopsychiatry (Mohaveko Etnopsikiatria), Psychothérapie d´un Indien des plaines (Lautadako indiar baten psikoterapia), Study of Abortion in Primitive Societies (Abortuari buruzko ikerlana gizarte primitiboetan).

Zenbait hizkuntza zekizkien: hungariera, errumaniera, alemana, frantsesa, ingelesa eta abar.

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu