Georges Brassens kantari

Albuma

Georges Brassens kantari Anje Duhalde euskal abeslariak 2001ean Georges Brassens kantautoreari eginiko omenaldi-diskoa da. Duhaldek frantsesaren abesti ezagunetariko batzuk hartu zituen eta haien euskarazko bertsioak plazaratu zituen. 2000ko otsailean Baionako Luna Negra aretoan zuzenean grabatua dago.

Georges Brassens kantari
Anje Duhalderen albuma
Egilea(k)Anje Duhalde
Argitaratze-data2001
IzenburuaGeorges Brassens kantari
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta, egile abeslaria eta rock
Hizkuntzaeuskara
DiskoetxeaElkar

Grabaketaren partaideak aldatu

Abestiak aldatu

  • 1.- "Fama txarra" ("La Mauvaise Réputation")
  • 2.- "Osaba Artxibald" ("Oncle Archibald")
  • 3.- "Ttiki ttikia" ("Je me suis fais tout petit")
  • 4.- "Iturriko ur gardenean" ("Dans l'eau de la claire fontaine")
  • 5.- "Belar txarra" ("La mauvaise herbe")
  • 6.- "Famaren adarrak" ("Les trompettes de la renommée")
  • 7.- "Loretxo bat" ("Une jolie fleur")
  • 8.- "Pasatzen direnak" ("Les passantes")
  • 9.- "Gaizo Margot" ("Brave Margot")
  • 10.- "Plazer emeen eresia" ("La complainte des filles de joie")
  • 11.- "Gaixo Mattin" ("Pauvre Martin")
  • 12.- "Hamarretatik zortzitan" ("Quatre-vingt quinze pour cent")
  • 13.- "Testamentua" ("Le testament")
  • 14.- "Lehenik adiskideak" ("Les copains d'abord")

Iritzia aldatu

Elkarren webgunean horrela baloratu zuten Duhalderen lana: "Duhalderen ahotsean eta hizkuntzan ezarrita, kantek zentzu eraberritu bat hartzen dute, Brassens-en irudia gaurkotzen da eta honen jarrera etikoaren iraupena bermatu. George Brassens-en itzala itzela da oraindik ere, hilezkorra, bera konposatu eta kantatzera bultzatzen zuten motiboek oraindik ere badirautelako, pertsonaren duintasunaren aldeko borroka unibertsala eta etengabea baita".[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu