George Stubbs (Liverpoolen jaio zen 1724ko abuztuaren 25eanLondresen hil zen 1806ko uztailaren 10ean), zaldien margoengatik ezaguna, batez ere.

George Stubbs

Bizitza
JaiotzaLiverpool1724ko abuztuaren 24a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
HeriotzaLondres1806ko uztailaren 10a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, saiakeragilea, marrazkilaria, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta grabatzailea
Lantokia(k)Erroma
Leeds
Londres
Wigan eta York
Lan nabarmenak
KidetzaRoyal Academy of Arts
Mugimenduaerromantizismoa
Genero artistikoagenero-margolana
margolaritza historikoa
paisaia margolaritza
erretratua
animal painting (en) Itzuli

Discogs: 4068891 Find a Grave: 12487 Edit the value on Wikidata

Stubbs larru-ontzaile baten semea zen. Hogeita hamahiru urtera arte bere bizitzari buruz dagoen informazioa sakabanatuta dago, gehienbat Ozias Humphry artista lagun batek, Stubbsen bizitzaren amaieran, eskuz idatzitako oharretan aurkitzen dena. Stubbs Hamlet Winstanley izeneko Lancashireko margolari eta grabatzaile baten aprendiz izan zen denbora batez, baina laster nazkatuta utzi zuen beste lan batzuk kopiatzean zetzan metodoarekin. Ondoren, autodidakta hasi zen. 1740ko hamarkadan erretratugile gisa lan egin zuen Ingalaterrako iparraldean, eta 1745etik 1751ra giza anatomia ikasi zuen York konderriako Hospitalean. Txikitatik izan zuen anatomiarako zaletasuna, eta 1751n argitaratu zen ginekologiari buruzko testu-liburu baterako ilustrazio-multzoa da iraun duen lehen lanetako bat.

1755ean Italia bisitatu zuen. Lau urte beranduago esango zion Ozias Humphryri bere motiboa zela “konbentzitzea natura arte greziar edo erromatarra baino handiagoa zela eta beti dela, eta uste hori berrituta berehala etxera itzultzea erabaki zuen”. Geroago Lincolnshiren baserri bat alokatu zuen eta 18 hilabete eman zituen zaldiak disekzionatzen. 1759 inguruan Londresera joan zen eta 1766an The Anatomy of the Horse argitaratu zuen. Bere jatorrizko marrazkiak Errege Akademiaren bilduman daude egun.

Liburua argitaratu baino lehen ere, Stubbsen marrazkiak mezenas aristokratikoek ikusi zituzten, eta haiek aitortu zuten bere lana aurreko zaldiko margolariena baino zehatzagoa zela, hala nola James Seymour eta John Wootton. 1759an Richmondeko hirugarren dukeak hiru koadro handi enkargatu zizkion, eta horrek bere ibilbidea bermatu zuen. 1763rako, beste duke eta jaun gehiagorentzat lana egin zuen, Londresko modan zegoen Marylebonen etxea erosteko aukera emanez, non bere bizitza osorako bizi izan zen.

Whistlejacket National Gallery, Londres.

Bere lanik famatuena Whistlejacket izango da, gaur egun Londresko National Gallery-n dagoen Rockingam-eko markesak eskatutako zaldi zutitu baten koadroa. Horrek, Rockingham-ek eskatutako beste bi koadrorekin batera, atzealde deskribatzaileak izatearen konbentzioarekin hautsi zuten. 1760ko hamarkadan zaldien pintura sorta zabala egin zuen, taldeka edo bakarka irudikatuta, batzuetan txakurrez lagunduta. Askotan margotzen zituen zaldiak haien ikuiluko mutilek lagunduta. Bitartean, gizabanakoen erretratuak egiteko enkarguak onartzen jarraitu zuen, taldeetako erretratuak barne. 1761etik 1776ra Artisten Elkartean erakusketak egin zituen, baina 1775ean Errege Akademia ospetsuagoarekin afiliatu zen.

Stubbsek beste animalia exotiko batzuk ere margotu zituen, hala nola, lehoiak, tigreak, jirafak, tximinoak eta errinozeroak, erreserba pribatuetan behatu ahal izan zituenak. Lehoi batek mehatxatutako zaldi basa baten gaia interesatu zitzaion, eta hainbat aldaera margotu zituen gai horren inguruan. Lan horiek eta beste batzuk garai hartan ezagunak egin ziren bere obraren grabatuengatik, 1770 eta 1780 hamarkadetan agertu zirenak.

Lehoi batek erasotutako zaldia . 1762.

Stubbsek margolan historikoak ere egin zituen, askoz gutxiago estimatuak. 1760ko hamarkadaren amaieratik esmaltezko lan batzuk egin zituen. 1770eko hamarkadan Josiah Wedgwood-ek esmalte-panel mota berri bat garatu zuen Stubbek eskatuta. 1770eko hamarkadan ere txakur isolatuen erretratuak margotu zituen lehen aldiz, eta horri esker, txakurrekin euren ehizak erretratatu nahi zituzten jauntxoen enkargu ugari ere lortu zituen. Adin aurreratu arte aktiboki margotzen jarraitu zuen. 1780ko hamarkadan Haymakers and reapers izeneko artzain-sailak margotu zituen eta 1790eko hamarkadaren amaieran Jorge IV.aren babesa izan zuen, 1791n zaldi gainean margotu zuena. Bere azken proiektua, 1795ean hasi zen, A comparative anatomical exposition of the structure of the human body with that of a tiger and a common fowl (Giza gorputzaren egituraren eta tigre baten eta hegazti arrunt baten erakusketa anatomiko konparatiboa) izan zen, 1804 eta 1806 artean agertutako grabatuak.

Stubbsen semea George Townly Stubbs grabatzailea eta inprimatzailea zen.

Kanpo estekak aldatu