Georg Philipp Telemann

musikagile alemaniarra

Georg Philipp Telemann alemaniar musikagilea eta organista izan zen (Magdeburg, 1681eko martxoaren 14a - Hanburgo, 1767ko ekainaren 25a).

Georg Philipp Telemann

court chapel master (en) Itzuli

1723 -
kapera-maisu


musikagile

Bizitza
JaiotzaMagdeburg1681eko martxoaren 14a (juliotar egutegia)
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
HeriotzaHanburgo1767ko ekainaren 25a (86 urte)
Hobiratze lekuaHanburgo
Heriotza modua: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Anna Catharina Textor (en) Itzuli
Amelia Elisabeth Juliana Eberlin (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
HeziketaLeipzigeko Unibertsitatea
Lessing-Gymnasium (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakclassical composer (en) Itzuli, kapera-maisua eta organista
Lan nabarmenak
Mugimenduamusika barrokoa
Izengoitia(k)Georgio Melande eta Melante
Musika instrumentuaorganoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

IMDB: nm0854310 Spotify: 2fg5h5pzleqI4RjFopWroj iTunes: 319303 Musicbrainz: 8f831f50-e409-47c3-8598-71a61bc8cfb3 Songkick: 488378 Discogs: 793064 IMSLP: Category:Telemann,_Georg_Philipp Allmusic: mn0001456424 Find a Grave: 9956244 Edit the value on Wikidata

Musika bere kasa ikasi zuen, partiturak aztertuz, J.B. Lully eta A. Camprarenak batez ere. 1701. urtean, zuzenbidea ikasten hasi zen Leipzigeko Unibertsitatean, baina laster utzi zituen ikasketa horiek, eta musika egiten hasi zen. 1704. urtean, Leipzigeko Unibertsitateko elizako organista izendatu zuten, eta bere kideekin batera, Telemann-Verein izeneko collegium musicum edo ikasleen musika taldea sortu zuen. 1708tik 1712ra Eisenacheko kapera maisu izan zen; 1712tik 1721ra Frankfurtekoa, eta 1721etik 1767ra Hanburgokoa.

1728. urtean Alemaniako lehen musika aldizkaria sortu zuen, Getreue Musikmeister. G.F. Haendelen eta J.B. Bachen adiskidea izan zen. Alemaniar, italiar eta frantses estiloak bildu zituen bere lanetan; poloniar eta ingeles musikagileen eragina ere izan zuen. Oso musikagile emankorra izan zen.

  • 40 opera idatzi zituen, aipagarrienak: Sokrates egonarritsua (1721) eta Pimpinone, (1725)
  • 44 pasio
  • 12 kantata-sorta oso, urteko igande eta jai egun guztietarako
  • oratorioak eta kantatak, aipagarrienak: Jesusen heriotza (1755); Israel askatua (1759); Mesias (1759); Eguneko orduak (1759); Pizkundea eta Igokundea (1760); Epaiketaren eguna (1762)
  • 12 hileta


Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georg Philipp Telemann