Artikulu hau Klaudio Ptolomeoren idazlanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Geografia (Ptolomeo)».

Greografia (jatorrizko antzinako grezieraz Γεωγραφικά, Geōgraphiká) Estrabon greziar geografoaren idazlana da, bertan garaiko geografia jakintza guztia entziklopedia gauzatu zen, 17 liburu edo bildumaz osatu zelarik. K.a. 20. urtean idazten hasi eta K. o. 7. urtean lehenbiziko aldiz argitaratu zen, nahiz eta behin-behineko argitarapena K. o. 20. urtean izan. 7. bildumako zati batzuk ez beste idazlan guztia gaurdaino ia osorik iritsi zaigu. Ziurrenik, Estrabonek Geōgraphiká eta desgertutako Història idazlanetan batera idatzi zituen, Geōgraphiká idazlan honek geografiaz gain historia datu iturri zabala ere eskaintzen duelarik.

Geografia
Datuak
IdazleaEstrabon (K.a. 20. urtean hasi eta K. o. 7. urtean amaitua)
Generoakronika
Jatorrizko izenburuaΓεωγραφικά, Geōgraphiká
Hizkuntzaantzinako greziera
HerrialdeaErromatar Inperioa

Idazlan honetako Iberiari buruzko 3. bilduman Estrabonek euskaldunen arbasoak diren baskoi eta barduliar herri edo tribuak aipatu zituen.

Estrabon inoiz ez zen izan Hispanian, eta zeharkako iturriak hartu zituen oinarritzat, tribu horien ohiturak deskribatzeko.

Estrabonen lanaren arabera, iparraldeko herriek ahuntz-haragia, behi-gantza eta ezkurrak jaten zituzten. Sagardoa edaten zuten, ardo gutxi baitzuten. Otorduetan banku luzeetan esertzen ziren, zaharrenetik gazteenera ordenan, eta eskuz esku ematen zioten elkarri jana. Gizonek zaiel beltzak eta emakumeek kolore biziko arropak janzten zituzten. Estrabonek adierazi zuen nahiko primitiboak zirela, ez baitzuten dirurik ez merkataritza-trukeak egiteko. Truke horietarako, zilarrezko xafla baten zati txikiak erabiltzen zituzten. Justiziari dagokionez, herri horiek amildegi batetik botatzen omen zituzten erruduntzat hartutakoak. Beste ezaugarri hauek ere bazituzten: indar fisiko handia zuten, eta elkarren arteko borrokak antolatzen zituzten jaietan.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu