Genista micrantha, Genista generoko landarea da.

Genista micrantha
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaGenisteae
GeneroaGenista
Espeziea Genista micrantha

Deskribapena aldatu

Mulu txiki honen ipurdi loditik arantzik ez duten adar meheak sortzen dira. Adarrak lurrean etzanda daude, eta zehe bateko edo biko altuera hartzen dute.

Hostoak txandakatuak, 4-12 mm luze eta gehienez 2 mm zabal dira, luzanga lantzeolatu estuak eta glabroak. Adarren puntan sortzen dira lore-lukuak. Luku bakoitzean 5-20 lore dituzte.

Lore bakoitzak 2-3 mm-ko braktea dauka, eta horren galtzarbetik pedizelo motza ateratzen da. Pedizeloaren muturrean, kalizaren azpian, bi brakteola txiki ditu. Kaliza glabroa da, 2,5-5 mm luze, eta kanpai-itxura dauka. Goiko ezpainak sartune sakona dauka, eta bi gingilak triangeluarrak dira; eta behekoa hiru hortzetan banatzen da. Korola horia, 8 mm inguru luze da, eta lekadunen familiako ohiko bost piezek eratzen dute. Gila zetaduna nabarmentzen da, estandartea baino milimetro bat handiagoa da, gutxi gorabehera. Estandartea 5-7 mm-koa eta glabroa da. Gilaren gainean bi hegalak edo alboetako piezak ditu. Leka eliptikoa da, gorantz makurtuta dago, eta goialdean ile-lerroa dauka. 1-2 hazi txiki gordetzen ditu.

Udaren lehen erdian loratzen da, ekaina eta uztailean, eta haziak udazkenaren hasieran heltzen dira.[1]

Ekologia aldatu

Banaketa-area osoan silizikola eta heliofiloa da, eta orokorrean lurzoru hareatsu hezeetan bizi da, larre, txilardi eta piornaletan. EAEn ezagutzen den populazio bakarra harearrien gaineko txilardietan bizi da, eta egutera dagoen mendi-hegalaren azalera txiki batean zabaltzen diren ale gutxi batzuek eratzen dute.

Banaketa aldatu

Euskal Herrian, Araba aldeko Gorbeia inguruetan bakarrik ezagutzen da, ingurune siliziko eta hezeetan, oso arraroa delarik.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Uribe-Echebarría Díaz, Pedro; Antonio Campos, Juan. (2006). Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua = Flora vascular amenazada en la Comunidad Autónoma del País Vasco. Gobierno Vasco, Departamento de Medio Ambiente y Ordenación del territorio ISBN 9788445722527. PMC 230807996. (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).
  2. “LA FLORA AMENAZADA DEL MUNICIPIO DE VITORIA-GASTEIZ (ÁLAVA)”.. ].

Kanpo estekak aldatu