Genero Indarkeria Isolatzailea

Genero Indarkeria Isolatzailea genero-indarkeriaren biktimak babesten dituzten pertsonen aurka egiten dena da, hau da, zuzeneko biktimarekiko laguntza geldiarazteko eta indarkeria ezkutatzeko helburua duen indarkeria-mota bat [1]. Horrela, erasotzaileek biktimak indarkeria gainditzen lagun diezaieketen beste pertsona batzuetatik isolatu nahi dituzte; izan ere, inor ez badago genero-indarkeria jasaten duten biktimei babesa ematen dienik, biktima horiek isolatuta geratzen dira eta, horrela, beren egoera gainditzeko aukerak murrizten dira [2] [3] [4] [5].

Errepresalien beldurra genero-indarkeriako egoeretan esku ez hartzeko arrazoi nagusia da [6]. Errepresalien beldurraren ondorioz, genero-indarkeriaren biktima desberdinek ezin dute beren sare informalaren laguntza jaso (lagunak, senideak, komunitateko kideak), eta, horrela, haien isolamendua larriagotu egiten da. Izan ere, beren segurtasunaren beldur direnean, sare informalak joera txikiagoa izan dezake emakumeei babesa emateko [7]. Egoera honetan, genero-indarkeria pairatu duten emakumeak babesteko politikak indarkeriaren aurka dauden eta biktimari laguntza eskaini dioten babes-sareetara zabaltzera proposatzen duten ekimenak bultzatu dira [7]. Era berean, Genero Indarkeria Isolatzailea jasateko beldurrak biktimak bere bizipenak laguntza-sarearekin partekatu nahi ez izatea eragin dezake, errepresalia horiek jasan ez ditzaten [8]. Emakume batzuek, esaterako, nahita eteten dituzte beren sare informalarekiko konexioak, erasotzaileak aurkitu ez ditzan [9].

Kontzeptuaren jatorria aldatu

Aurretik, Billie Dziechek eta Linda Weinerrek izendatuko Bigarren Mailako Sexu Jazarpenaren kontzeptupean aipatzen zen indarkeria mota da, baina 2016az geroztik Genero Indarkeria Isolatzailearen (IGV ingelesezko sigletan) kontzeptua definitzeko eta haren izena formulatzeko lanean aritu da. Kontzeptu berri hori aurreko kontzeptuarekin identifikatu ziren hiru mugaren ondorioz sortu zen [10]:

  • Lehenengo eta muga garrantzitsuena kontzeptuaren inpaktu zientifiko, politiko eta sozial eza da.
  • Bigarren muga genero-indarkeria mota guztietarako kontzeptu bat eduki behar dela da, eta ez sexu-jazarpenerako bakarrik.
  • Hirugarren muga "bigarren mailak" ez duela islatzen gertatzen ari dena da; indarkeria bai biktimei laguntzen dietenen aurkakoa, bai zuzeneko biktimen aurkakoa da, biktimak isolatzeko eta zigorgabetasuna bermatzeko.

Kontzeptu eta izen berri hori prozesu dialogiko baten bidez eraiki zen, eta prozesu horretan zientziaren, politikaren, gobernuen, gizarte-erakundeen, genero indarkeria jasan duten emakumeen eta komunitateko beste kide batzuek parte hartu zuten [10]. Termino berri horrek genero-indarkeria mota guztiak jasotzeko (ez bakarrik sexu-jazarpena) aukera ematen du, genero-indarkeriari ikuspegi zabalagoa emanez, eta biktimak babesten dituztenen aurka erabiltzen den indarkeria-mota horren helburua, hain zuzen ere, biktima horiek isolatzea dela zehazten laguntzen du.

Legegintza aldatu

2020ko abenduan, Kataluniako Parlamentuak, 4.3 artikuluaren bidez, indarkeria mota horren aurkako munduko lehen legedia onartu zuen, Bigarren Mailako Indarkeria izenarekin [11]. Horrela, Kataluniako araudian jazarpen-kategoria berri bati heltzen zaio, sexu-jazarpena jasaten dutenak laguntzeagatik eta babesteagatik pertsonak kalteren bat jasaten duenari dagokiona. Beraz, Kataluniako legea Bigarren Mailako Sexu-Jazarpena legeztatzen den lehen aldia da. Ia bi urte geroago, 2022ko martxoan, Eusko Legebiltzarrak genero-indarkeria isolatzaileari buruzko legeria ere onartu zuen, eta fenomeno horri buruzko legeria onartu zuen munduko bigarren ganbera legegilea izan zen [12]. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen 50.4 artikuluaren bidez egin zuen, eta honela dio:

Halaber, emakumeen aurkako indarkeria matxistatzat jotzen da biktimak babesten dituzten pertsonen aurka egiten den indarkeria, bai eta haien hurbileko ingurunearen edo ingurune afektiboaren aurka egiten dena ere, bereziki seme-alaben edo beste senide batzuen aurkakoa, emakumea atsekabetzeko borondatez [13].

Biktimen osasun eta ongizatean eragina aldatu

Genero-indarkeria isolatzaileak defendatzaileen osasun eta ongizatean ondorio kaltegarriak izaten ditu; baina sufrimendua ere eragiten du genero-indarkeriaren zuzeneko biktimengan, haiek babestu dituztenen sufrimendua eta isolamendua ikusten dutenean [14].

Erreferentziak aldatu

  1. Kaiera. (2021-10-15). «Genero-indarkeria isolatzailearen kontzeptua eta izena» Kaiera (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  2. (Ingelesez) Not fighting Isolating Gender Violence means not fighting Gender Violence – Scientific evidence platform. (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  3. (Ingelesez) Vidu, Ana; Valls, Rosa; Puigvert, Lidia; Melgar, Patricia; Joanpere, Mar. (2017-02-15). «Second Order of Sexual Harassment - SOSH» Multidisciplinary Journal of Educational Research 7 (1): 1–26.  doi:10.17583/remie.0.2505. ISSN 2014-2862. (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  4. (Ingelesez) Flecha, Ramón. (2021-09). «Second-Order Sexual Harassment: Violence Against the Silence Breakers Who Support the Victims» Violence Against Women 27 (11): 1980–1999.  doi:10.1177/1077801220975495. ISSN 1077-8012. PMID 33635745. PMC PMC8343204. (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  5. (Gaztelaniaz) Pérez, Antonio Madrid. (2022-04-22). «La noción de “violencia de segundo orden”:» DERECHOS Y LIBERTADES: Revista de Filosofía del Derecho y derechos humanos (47): 183–208.  doi:10.20318/dyl.2022.6880. ISSN 2340-9673. (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  6. (Ingelesez) Melgar, Patricia; Geis-Carreras, Gemma; Flecha, Ramon; Soler, Marta. (2021-07-30). «Fear to Retaliation: The Most Frequent Reason for Not Helping Victims of Gender Violence» International and Multidisciplinary Journal of Social Sciences 10 (2): 31–50.  doi:10.17583/rimcis.2021.8305. ISSN 2014-3680. (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  7. a b (Ingelesez) Goodkind, Jessica R.; Gillum, Tameka L.; Bybee, Deborah I.; Sullivan, Cris M.. (2003-03). «The Impact of Family and Friends’ Reactions on the Well-Being of Women With Abusive Partners» Violence Against Women 9 (3): 347–373.  doi:10.1177/1077801202250083. ISSN 1077-8012. (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  8. (Ingelesez) Melgar Alcantud, Patricia; Campdepadrós‐Cullell, Roger; Fuentes‐Pumarola, Concepció; Mut‐Montalvà, Elena. (2021-02). «‘I think I will need help’: A systematic review of who facilitates the recovery from gender‐based violence and how they do so» Health Expectations 24 (1): 1–7.  doi:10.1111/hex.13157. ISSN 1369-6513. PMID 33216430. PMC PMC7879545. (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  9. (Ingelesez) Stylianou, Amanda M.; Counselman-Carpenter, Elisabeth; Redcay, Alex. (2021-07). «“My Sister Is the One That Made Me Stay Above Water”: How Social Supports Are Maintained and Strained When Survivors of Intimate Partner Violence Reside in Emergency Shelter Programs» Journal of Interpersonal Violence 36 (13-14): 6005–6028.  doi:10.1177/0886260518816320. ISSN 0886-2605. (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  10. a b (Ingelesez) Vidu, Ana; Puigvert, Lidia; Flecha, Ramon; Aguileta, Garazi López de. (2021-06-25). «The concept and the name of Isolating Gender Violence» Multidisciplinary Journal of Gender Studies 10 (2): 176–200.  doi:10.17583/generos.2021.8622. ISSN 2014-3613. (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  11. Comunidad Autónoma de Cataluña. (2021-01-13). Ley 17/2020, de 22 de diciembre, de modificación de la Ley 5/2008, del derecho de las mujeres a erradicar la violencia machista. , 3096–3113 or. (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  12. (Gaztelaniaz) Zubiri, Harkaitz. (2022-03-17). El Parlamento Vasco incorpora la Violencia de Género Aisladora en su legislación | DF Diario Feminista. (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  13. «Eusko Legebiltzarra - Jarduera - Legeak - Onetsitako legeak - Guztiak» www.legebiltzarra.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  14. (Ingelesez) Aubert, Adriana; Flecha, Ramon. (2021-01). «Health and Well-Being Consequences for Gender Violence Survivors from Isolating Gender Violence» International Journal of Environmental Research and Public Health 18 (16): 8626.  doi:10.3390/ijerph18168626. ISSN 1660-4601. (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu