General Vintter/Palena aintzira
General Vintter aintzira edo Palena aintzira, Andeetan, Argentina eta Txile artean, dagoen aintzira da. Argentinan General Vintteredo General La Paz izena ematen zaio eta Txilen Palena esaten zaio, ondoan duen Palena hiriarengatik.
General Vintter/Palena aintzira | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 860 m |
Mota | aintzira |
Azalera | 135 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°56′40″S 71°40′57″W / 43.944412°S 71.682493°W |
Estatu burujabe | Argentina |
Argentinar probintzia | Chubut |
Hidrografia | |
Hustubidea | Carrenleufú/Palena ibaia |
Arro hidrografikoa | Palena Basin (en) |
Geografia aldatu
Itxura luzea du eta 135 km²-ko azalera hartzen du, hauetatik 83,8 km² Argentinan eta gainerako 51,2 km² Txilen dago. Andeetan 860 metrotako altueran glaziarrek sorturiko aintzira da.
Huemul eta Hielo errekek betetzen dute aintzira eta Carrenleufú/Palena ibaiak hustutzen du, hasieran ekialderantz eta iparralderantz joz bira egiten du Txile aldera, izena ematen dion Palena hirira. Azkenean Ozeano Barean itsasoratzen da.
Turismoa aldatu
Ortzadar amuarrainaren eta Salvelinus fontinalis arrainaren arrantzak[1] turista ugari erakartzen ditu Vintter aintzirara. Horretaz gain inguruko mendietan trekkingak egiteko toki estimatua da[2].
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Ingelesez) «Lake Vintter» globalflyfisher.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Laguna Rosario, lago Vintter y río Corcovado» Welcome Argentina (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).