General Post Office (Dublin)

General Post Office edo (GPO), euskaraz Posta Bulego Nagusia (irlanderaz Ard-Oifig an Phoist) Dublin hirian dago eta An Post edo Irlandar Posta Zerbitzuen egoitza nagusia da. Hiriko etorbide nagusia den O'Connell Street kalean kokatzen da eta Irlanda osoko eraikin ospetsuenetakoen artean dago, batez ere hemen eman baitziren 1916ko Bazko Altxamenduaren gertakari nagusienak.

General Post Office (Dublin)
Ard-Oifig an Phoist
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Desagertutako erakunde administratiboa Dublingo konderria
HiriaDublin
Koordenatuak53°20′58″N 6°15′40″W / 53.349334°N 6.261075°W / 53.349334; -6.261075
Map
Historia eta erabilera
Pazko matxinada
Inaugurazioa1818ko urtarrilaren 6a
JabeaAn Post
Arkitektura
ArkitektoaFrancis Johnston (en) Itzuli
EstiloaNeogreziar arkitektura
Georgian architecture (en) Itzuli

Arkitektura aldatu

Dublinen jaso ziren azkenekotako eraikin georgiarretakoa da. Francis Johnstonek diseinaturiko eraikina 1814ean hasi zen altxatzen eta 1818ko urtarrilaren 6an inauguratu zen. Aurrekaldeak 67'1 metro luze da eta sei zutaberen gainean portiko joniar bat dauka. Ataria bera Portlandeko kareharriz eginda dago baina gainontzeko eraikina granitozkoa da. Hiru solairu dauzka eta beheko solairua errustikatua dago, Londresko India House eraikinaren antzera.

Historia aldatu

Pasarte historikorik garrantzitsuena 1916ko apirilaren 30ean gertatu zen, irlandarren Pazko matxinadaren erdigunea izan baitzen. Bertatik Patrick Pearse matxinoak Irlandako Errepublikaren Aldarrikapena irakurri zuen. Irlandar nazionalismoaren ikono nagusi bilakatu zen horrela. Hala ere, eraikina dagoen lurrak ingeles eta estatubatuar lurjabeena izaten jarraitzen du eta 80. hamarkadararte errenta ordaindu beharra izan zuen Irlandako Gobernuak.

Eraikinaren aurrean zegoen Nelson almirantearen zutabea IRAren bonba batek suntsitu zuen eta orain 120 metroko garaiera duen The Spire horratza edo konoa dago haren tokian.

Irudiak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu