Gelmer funikularra (alemanez: Gelmerbahn) Berna kantonamenduan dagoen funikularra da. Handegg, Halistalen eta Gelmersee aintzira lotzen ditu.[1]

Gelmer funikularra
Kokapena
Estatu Suitza
Suitzako kantonamendua Berna kantonamendua
Koordenatuak46°36′49″N 8°18′31″E / 46.6136°N 8.3086°E / 46.6136; 8.3086
Map
Inaugurazioa1926
Dimentsioak1,028 (luzera) km
Trenbidea
Bide-zabalera1000 mm trenbide zabalera
Funikularraren ikuspegia.

Historia aldatu

Urte luzetan, 2017 arte, Suitzako eta Europako funikular makurtuena izan zen; urte horretan Stoosko funikularra inauguratu zen eta titulu hori kendu zion. Handegg geltokira errepidez joan daiteke, Grimselgo pasabidetik; autobusez zein automobilez joan daiteke. Hasiera batean, 1926an, funikularra Gelmersee urtegia eraikitzeko egin zen; urtegi hori argindarra sortzeko eraiki zen eta 2001ean publikoari ireki zitzaion.

Kraftwerke Oberhasli AG (KWO) enpresak funikularraren eta zentral elektrikoaren jabea da.

Teknikoki ez da funikular bat, bi auto ditu eta elkarren kontra jartzen dira; aitzitik, dibidieta batek bultzatzen du.

Ordutegia aldatu

Funikularra neguan ez dabil: ekainaren erditik urriaren erdira arte bakarrik funtzionatzen du, orduero.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu