Gaztelu III (Andiako mendia)

Euskal Herriko mendia

Gaztelu III Nafarroako mendi bat da, Orarregi ere deitua, eta Andia mendilerroan dago. Garaiera 1.001 metrokoa du. Gaztelu mendiaren tontorra zorrotza da eta ondo ikus daiteke Irurtzundik, baita inguruko beste toki batzuetatik ere. Tontorrean, gaztelu baten hondakinak daude, eta hortik datorkio izena.[1]

Gaztelu III
Datu orokorrak
Garaiera1.001 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°53′20″N 1°50′17″W / 42.888867°N 1.83795°W / 42.888867; -1.83795
MendikateaAndimendi
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaIltzarbe/Urritzola/Satrustegi
MendikatMendikat
LuberriLuberri
Artikulu hau Andimendiko gailuarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaztelu (argipena)».

Kondairak gotorlekua mairuek egin zutela dio, beharbada Sajrat Qays izeneko gotorlekua. Hain zuzen ere, Abderraman III.ak 924. urtean bere erasoetako bat jo zuen Pirinioetako lurraldeen aurka,[1] eta Gazteluko gotorleku honetara iritsi zen Iruñeko erresuman txikizioak eragin ondoren, Iruñea bera suntsituz.

Kordobako omeiatarrak Euskal Herrira Tuteratik sartu ziren, eta Irunberrira pasa ziren Leireko mendilerrotik: hortik, Iruñea eta Irurtzunera jarraitu zuten. Ebro ibairantz jarraitu zuten, baina ez aurretik Gaztelu mendiko gotorlekua suntsitu gabe, Oskiako pasabidea defendatzen zuena. Hain zuzen, Oskiatik igarotzen zen Iruñerrira sartuz Astorga eta Bordele arteko galtzada nagusia erromatarren garaian.[1]

Abiapuntuak aldatu

Iparraldetik, Urritzola edo Errotzetik abiatzen da bidea; hegoaldetik, bidea Iltzarbe haranetik abiatzen da. Azken malda pikoa du.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Gaztelu guztiak - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa