Gaztelanismoa Gaztelako balioak edo nortasuna aldarrikatu eta babestu nahi dituen dituen ideologia politikoa da. Berau ez da gehiegoa Gaztelatzat aldarrikatutako inongo lurraldetan. Halaber, hainbat alderdi eta taldetan banaturik dago.

Villalar de los Comunerosen dagoen horma-irudi gaztelanista.

Talde gaztelanista batzuk erregionalista diren bitartean, beste batzuk izaera nazionalista dute. Bere aitzindari moduan 1869an Espainiako hamazazpi probintzietako ordezkariek sinaturiko Gaztelako Itun Federala hartzen da, Kantabria, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Errioxa, Madril eta inguruko zenbait eskualdeak batzea proposatu zuena.

Gaztelanismoaren gaur egungo aldarrikapen nagusiena Gaztelatzat hartzen dituzten lurraldeak barne bilduko duen egitura instituzional bat sortzea da (Gaztela eta León, Gaztela-Mantxa, Kantabria, Errioxa eta Madrilgo Erkidegoa batuz).

Alderdi gaztelau nazionalista edo gaztelanista nagusiak Tierra Comunera (egun Partido Castellanoko parte) eta Gaztelau Ezkerra (IzCa) dira. Lehenak 70 bat zinegotzi ditu Gaztelako udalerri desberdinetan, eta indarrik handiena Burgosen du.

Historia aldatu

Historikoki, gaztelanismoak Gaztelako Komunitateen Gerra eta Juan Martín Díez "El Empecinado" hartzen ditu bere aitzindari moduan, baita aipatutako Gaztelako Itun Federala ere. Bere ideologo klasikoak hauek dira:

Sinbologia aldatu

Gaztelanista gehienek Gaztelako Erresumako bandera aldarrikatzen badute ere, badaude komuneroen zutoihala ere aldarrikatzen dutenak, ezkerreko ikuspegi ideologikoei loturik.

Alderdiak aldatu

 
Agerraldi gaztelanista Villalar de los Comunerosen.

Kanpo-estekak aldatu