Pirinioak - Monte Perdido1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Gavarnieko zirkua

Mota Mistoa
Irizpideak iii, iv, v, vii, viii
Erreferentzia 773
Kokalekua  Frantzia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1997 (XXI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Gavarnieko zirkua (okzitanieraz: Ola de Gavarnia; frantsesez: Cirque de Gavarnie) Monte Perdidoko mendikatearen zati da, 1997an Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuena. Gavarnieko ur-jauzia Europako garaienetako bat da, 400 metroko erorketa bertikalarekin. Gavarnieko Zirkua Pirinioetan dago, Frantziako Erdialdeko Pirinioak eskualdeko (Pirinio Garaietako) departamentuan dagoen Gavarnieko udalerrian eta Frantziako Pirinioetako Parke Nazionalaren barnean.

Sei kilometrotako diametroarekin, harresi harritsu honek bere natura eta ikuspegi izugarriekin edonor txunditzeko gai da, Frantziar Pirinioetako lekurik bisitatuenen artean dago. Kareharrizko eremu batean kokatzen da, bertako lurrek kolore grisa, okrea edo arrosa dute eta 3.000 metrotako garaiera izatera ailegatzen dira.

Harrizko horma erraldoiak 1.500 metroko desnibela du haranaren behealdetik hasi eta Pirinioetako gailur garaienetako batzuen gainalderaino. Bere gailur garaienak Astazu Nagusia, Marboré, Marboré Dorrea, Marboré Kaskoa eta Taillon. Errolanen arraila bitxikeria geologiko bat da, harrizko gailurrerian irekitako atea, honetara Gavarnie-Gèdre eski estaziotik modu errazean hurbildu gintezke Bujarueloko mendi-gainaren bidez.

Ikus gainera aldatu

 
Gavarnieko Zirkuaren argazki panoramikoa

Kanpo estekak aldatu