Garcilaso de la Vega (El Inca)

Garcilaso de la Vega —jaiotza-izena: Gómez Suárez de Figueroa— (Cusco, Peru, 1539ko apirilaren 12a - Kordoba, Espainia, 1616ko apirilaren 23a) historialaria izan zen. Guraso izan zituen Sebastián Garcilaso de la Vega, Peruko konkistatzailea, eta Atahualpa inkaren lehengusu bat. 21 urte zituela Espainiara joan eta bertan bizi izan zen hil arte. Comentarios reales (1609) lana idatzi zuen; inken jatorriaz eta haien inperioaz berri ugari jaso zituen bertan, eta Espainiako gobernuak legez kanpo utzi zuen obra hori. 1616an argitaratu zen haren bigarren liburua, Historia general del Perú. Bere lanak eleberri historikoaren eta eleberri-moldeko biografiaren aitzindaritzat hartu dira.

Garcilaso de la Vega (El Inca)

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGómez Suárez de Figueroa
JaiotzaCusco1539ko apirilaren 12a (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaEspainiar Inperioa
Talde etnikoaMestizoa
HeriotzaKordoba1616ko apirilaren 23a (77 urte)
Hobiratze lekuaKordobako meskita
Familia
AitaSebastián Garcilaso de la Vega y Vargas
AmaChimpu Ocllo
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Blas Valera (en) Itzuli
Juan Polo de Ondegardo y Zárate
Jarduerak
Jarduerakidazlea, historialaria, itzultzailea, poeta, eleberrigilea, kronikagilea, artista, margolaria eta prosalaria
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)el Inca Garcilaso de la Vega
Genero artistikoapoeta

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garcilaso de la Vega (El Inca)