Garbigunea, hondakin mota ezberdinak tratatzeko erakunde publikoek[1] ezarritako gune bereziak dira. Besteak beste, altzariak, metalezko gaiak eta elektrotresnentzako edukiontziak daude. Ondoren, zabor hau behar bezala tratatzeko enpresa eta zabortegi kontrolatuetara eramaten da. Euskal Autonomia Erkidegoko herri desberdinetan daude.

Santurtziko Garbiguneko sarrera, Kabiezes auzoan. Bizkaia.
Iruñealdeko Garbigune mugikorra. Nafarroa.

Halaber, Hondakinentzako Hautazko Biltegia (HHB) deritza. Instalazio horri esker, kontrolik gabeko isurketak saihesten dira. Horretarako, isurketa-puntua hiritarrari, etxeko obra txikiak egiten dituzten gremioei, dendei eta bulegoei hurbiltzen zaie.[2]

Instalazio hauetan uzten diren hondakinak erabiltzaileak berak aldez aurretik sailkatu behar ditu. Bai balioa ematen zaielako, bai poluzio-iturria izan daitezkeelako, gainerako zaborretik bereizi behar diren materialak dira.[3]


Garbigunearen helburuak aldatu

  • Erraz birziklatzen diren hondakinen ustiapen eta balorizazio materiala lortzea, energia aurrezteko eta zabortegi kontrolatuetan utzi beharreko hondakinen kopurua murrizteko.
  • Tamaina handiko hondakinen kontrol bako isurketa gutxitzea.
  • Herritarrak ingurumenaren babesaren inguruan prestatzea eta kontzientziatzea.
  • Eremu, mankomunitate edo eskualde bateko hondakinak kudeatzeko eta transferitzeko gunea izatea eta, horren ondorioz, Bizkaiko Lurralde Historikoko kudeaketaren eraginkortasuna hobetzea.

Erreferentziak aldatu

  1. Bizkaiko Foru Aldundia Bizkaiko Foru Aldundia
  2. Gipuzkoako Ingurumen Ataria [1]
  3. Hondakinen gaikako bilketa, San Markoko Mankomunitatean [2]


Kanpo estekak aldatu