Garaipenaren Aldarea senatuaren erromatar etxean (kurian) ezarri zen, Garaipenaren urrezko estatua bat zeramana. Aldarea Zesar Augustok ezarri zuen Marko Antonio eta Kleopatraren aurka Aktiumeko guduan lortu zuen garaipena ospatzeko. Estatuak hegodun emakume bat irudikatzen zuen, palmondo hosto bat eusten zuena eta garaileari ereinotz koroa bat emateko jeisten. Estatua erromatarrek K. a. 272an harrapatu zioten Pirro Epirokoari.

Graziano gaztea enperadore kristauak 382an kendu zuen. Graziano hil ondoren, Kinto Aurelio Simakok, Erromako prefektua eta jentila zena, enperadore berria zen Valentiniano II.ari idatzi zion 384an aldarea berrezar zedin. Simakoren eskaria onartua izan zen, baina Ambrosio Milangoa gotzainaren oposizio handiarekin, nork presio handia egin zuen enperadore gaztearen gainean, neurri batean gortearen egoitza Milanen zegoelako. Aldarea Flavio Eugenio usurpatzaileak zaharberritu zuen 392 eta 394 bitartean iraun zuen bere erregealdi laburrean zehar.

Estatua zaharberritzeko beste eskakizun batzuk 391n arbuiatuak izan ziren Teodosio I.a Handia enperadore kristauaren dekretu baten bidez, antzinako erlijio jentilak ezabatzeko bere politikaren zati bezala.

Kanpo estekak aldatu